Xapoa satsa amerikarrean
- Errezeta
- Bidali iruzkina
Xapoa satsa amerikarrean –
Osagaiak
- 4 xapo zati, hezurrarekin, 350 g bakoitzak
- 3/4 litro saltsa amerikar
- 16 otarrainxka, zurituak
- Xorta bat brandy edo armagnac
- Oliba olioa eta gurina
- Gatza
Xapoa satsa amerikarrean
Errezeta
Gatza emango diegu xapo puskei. Kazola apal zabal bat su gainean jarri eta tanta batzuk oliba olio eta gurina erantsiko ditugu ondoren. Koipea ongi berotu denean sartuko ditugu xapo puskak, bi aldeetatik ongi txigor daitezen. Bi minutuan edukiko ditugu gutxienez alde bakoitzetik. Otarrainxka zurituak gaineratuko ditugu bukaeran, egin bitartean beren zukua isur dezaten. Saltsa amerikarra erantsiko dugu gero, bero, eta pare bat minutuan utziko dugu irakiten guztia, saltsa murriztu eta itsaski zatiei erantsi dadin. Gatz-puntua zuzendu eta zerbitzatuko dugu.
Oso goxo dago jaki hau baldin eta, zerbitzatu aurretik, sutatik kanpora, koilarakada eder bat allioli eransten badugu, gai guztiak hobekiago ora daitezen. Sutatik kanpora eragingo diogu beti kazolari, oso garrantzitsua da hori.