Menua

Xapo matrailak saltsa berdean patatekin

  • Xapo matrailak saltsa berdean patatekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Xapo matrailak saltsa berdean patatekin – 

Osagaiak

  • Xapo matrailak, garbiak, hexurrak-eta kenduta, 1 kg
  • 10 koilarakada oliba olio
  • Baso erdi bat ardo zuri
  • Arrain salda edo ura
  • 2 baratxuri ale, txikituak
  • Perrexil txikitua
  • Patata txiki batzuk, egosiak, xerra lodi samarretan moztuak. Kilo laurdena
  • Gatza

 

Errezeta

Kazola zabal eta ez sakon batean matrail gazituak jarri, azala gora begira dutela eta oliba olioa eta baratxuri txikitua bota bertara. Su ezti-eztian frijitu daitezela, poliki-poliki, kazolari eraginez aurrera-atzera, 4 bat minutuan.

Gelatina askatzen hasten denean (olioa uhertuz joango delako ohartuko gara), ardo zuria gehitu eta eragiten segitu su oso motelean egiten den bitartean. Buelta eman hegalei eta salda edo ur pittin bat gehitu. Matrailak nolakoak diren eta zenbateraino diren freskoak, saltsa gehiago edo gutxiago lodituko da. Saltsak koipetsua behar du izan, lodi antza, baina ez trinkoa inondik ere.

Azkenean, patata xerrak erantsi eta astindu eder bat eman. Perrexil txikitua parparrean bota gainetik eta zerbitzatu.

Frijitzeko aurretik, nahi izanez gero, matrailak irinetan pasatu eta pixka astindu irin gehiegi ez itsasteko. Horrela saltsa lodixeagoa izango da. Baina bakoitzak erabaki dezala zer duen nahiago.

Xapo matrailak saltsa berdean patatekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

xapo egosia

Xapo egosia

Xapo egosia Osagaiak 4 xapo tronkotx edo domina eder, azalik gabe eta garbi 2 tipulin, zurituak 4 porro txiki garbi 4 patata ertain 4 azenario, zurituak 2 eskukada leka, harrik gabe eta luzeran bitan moztuak …

Xapo errea baratxuri-olioarekin

Xapo errea baratxuri-olioarekin

Xapo errea baratxuri-olioarekin –  Osagaiak Xapo eder bat edo bi ertain, 4 lagunentzat, azalik, alboko hezurrik eta errairik gabe Baso erdia ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xaflatan 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil …

Xapoa satsa amerikarrean

Xapoa satsa amerikarrean

Xapoa satsa amerikarrean –  Osagaiak 4 xapo zati, hezurrarekin, 350 g bakoitzak 3/4 litro saltsa amerikar 16 otarrainxka, zurituak Xorta bat brandy edo armagnac Oliba olioa eta gurina Gatza Xapoa satsa amerikarrean Errezeta Gatza emango …

Xapo irin-arrautzeztatua

Xapo irin-arrautzeztatua

Xapo irin-arrautzeztatua Osagaiak 8 xapo puska, hezurrik gabe, 75 g bakoitzak Oliba olioa, frijitzeko Baratxuri ale bat Irina eta arrautza joa Gatza   Errezeta Gatza emango diegu xapo puskei. Padera batean olio pixar bat isuri …

Xapo errea txirlekin

Xapo errea txirlekin

Xapo errea txirlekin –  Osagaiak Xapo eder bat edo bi ertain, 4 lagunentzat, azalik, alboko hezurrik eta errairik gabe Baso erdia ardo zuri 7 koilarakada oliba olio 6 baratxuri ale, xaflatan 4 koilarakada sagardo-ozpin Kg …