Menua

Poteko atun tradizional egosia

  • atuna
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Lehen mailakoa izango da atuna, eta oso freskoa
  • Kristalezko flaskoak garbi eta lehor egongo dira, uztai-itxituraz eta goma berriz hornituak.
  • Oliba olioa erabiliko dugu (0,4º), batzuek eki-lore olioa ere erabiltzen badute ere

Errezeta

Burua moztu eta odol gatzatua kendu ondoren, ur zurrustaren azpian kenduko dizkiogu atunari erraiak. Mendrezka bereizi eta xerratan moztuko dugu atuna, 15 bat cm-ko lodierakoak. Arrain-saltzaileak egin diezaguke hau guztia: gure sukaldea horretarako leku aproposena ez izateaz gainera, nekez edukiko ditugu etxean horretarako tresna egokienak.

Kazola handi batean berotuko dugu ura gatz larriarekin (eltzearen _ beterik). Arrainari behar adina gatza ematearren, kontuan har dezagun itsas uraren antzeko gatz kopurua eduki behar duela urak (30 g litroko).

Ura irakin orduko sartuko ditugu puskak, elkarren gainean jarri gabe; azalean edukiko dugu mendrezka, azala agerian, horixe baita bizkorren egingo den aldea. Egosi ahala aterako ditugu puskak; xukatu eta zatar lehorren gainean utziko ditugu. Hoztu arte edukiko ditugu pausatzen.

Azala, hezurra eta beltzuneak kendu eta puska handi garbitan antolatuko dugu arraina. Olioa jarriko dugu ontzi bakoitzaren ondoan, 5 cm-ko altuera iritsi arte. Sailka beteko ditugu flaskoak, solomoak batzuetan eta mendrezka beste batzuetan, bereiz. Ontziaren lepotik 4 bat cm-ko tartea utziko dugu bete gabe. Ez da komeni ontziak leporaino betetzea.

Olioa erantsiko dugu ondoren, arraina osoro estali arte. 12 orduz edukiko ditugu flaskoak pausatzen arraina ongi busti dadin. Olio gehiago gaineratuko dugu hala behar duten flaskoetan, gaia guztiz estali arte.

Ontziak itxi eta kazola handi zabal batean ordenatuko ditugu: zatar bat bilduko dugu haren hondoan, ontziak eta hondoak elkar uki ez dezaten. Urez estaliko ditugu ondoren flaskoak, lau bat hatz gainetik, eta su ertainean edukiko ditugu beratzen: 90 bat minutu ura irakiten hasi denetik. Ura epeldu ondoren erretiratuko ditugu flaskoak. Biharamunean, ordu erdian edukiko ditugu flaskoak berriro ere irakiten, kontserba egoki irmo dadin.

Leku ilun freskoan gordeko ditugu ontziak. Hiru hilabeteren buruan kontsumitu ahal izango dira. Egonezinen eskumenetik kanpo edukiko ditugu: zenbat eta pazientzia handiagoa orduan eta kontserba hobeagoa. Merezi du egotea.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Hegaluze salteatua tomate entsaladaren gainean

Osagaiak 4 hegaluze solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 200 g bakoitzak Oliba olioa 5 tomate umo 8 koilarakada handi oliba olio birjina Gatza Errezeta Txortena kendu eta labana zorrotz batez zurituko ditugu tomateak, kontu …

HEGALUZEA-Javier-Lastras

Hegaluzea (edo hegalaburra) tipulatan

Hegaluzea (edo hegalaburra) tipulatan Tamaina hartzea da kontua, ez lehorregi eta ez gordinegi. Ozpinarekin ere arretaz ibili behar da. Baina hemen esandakoak bete eta egin beharreko guztiak behar bezala asmatzen badituzu, etxaferoak botako dituzte zure …

sukaldean-fondo0

Hegaluze tartarea

Osagaiak kg hegaluze edo hegalabur, azal eta hezurrik gabe, labanaz dado txikitan moztua 2 abokat heldu, dadotan moztua Tipulin bat, pikatua eta ondoren uretan garbitua (iragazkian ongi xukatua) Perrexila, pikatua Pixar bat ziape 2 arrautza …

sukaldean-fondo0

Tomateak hegaluzez beteta allioli saltsarekin

Osagaiak 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko Hegaluzea oliotan, ongi hautatua, 8 zati eder Tipulin bat, xehatua Baratxuri ale bat, xehatua Perrexil xehatua Oliba olio birjina, 2 koilarakada Allioli saltsa, 16 koilarakada Gatza Errezeta …

Hegaluzea plantxan baratxuri olioarekin

Hegaluzea plantxan baratxuri eta olioarekin

Hegaluzea plantxan baratxuri olioarekin –  Osagaiak 4 hegaluze solomo, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza Hegaluzea plantxan baratxuriarekin Errezeta …