Menua

Merlenka itsas txangurruz betea

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Merlenka isats bat, 1,2 kg-koa. Arrain-saltzaileak kenduko dio hezurra, bitan ireki ondoren edo, trebea bada, hezurra isatsa ireki gabe aterata (barrutik zuloa eginda)
  • 400 g txangurru, Donostiako eran maneatua
  • Ura, xorta bat
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri ale, xaflatan moztuak
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexil pikatua
  • Gatza

Errezeta

Kanpotik eta barrutik emango diogu legatzari gatza. Mahaian aurkeztuko dugun erretilu berberean erreko dugu. Txangurru dagoeneko maneatua erabiliko dugu betegarri gisa; ogitartekoen moduan edo, bestela, txangurrua hezurrak utzitako zuloan galkatuta, beteko dugu legatza. Ura gainetik garaztatu (ez lehortzeko), aldez aurretik 180ºtan berotutako labean sartu eta hantxe edukiko dugu merlenka isatsa 25 bat minutuan. Arrainaren zukuaz garaztatuko dugu aldiro-aldiro isatsa, mamia egina dagoela ikusi arte. Heze egongo da beti erretiluaren hondoa, eta ura erantsiko dugu ardoa lurruntzen bada. Egizu kontu kilo bakoitzeko 15 bat minutu egin behar dituela arrainak labean.

Legatza labetik atera baino minutu batzuk lehenago, zartagin batean olioa su bizian berotu eta baratxuri xerrak gorrituko ditugu hartan. Txigortu direnean, sagardo-ozpina gaineratu eta irakiten edukiko dugu guztia segundo batzuetan. Erne zipriztinekin! Perrexil xehatua erantsi eta baratxuri-olio hori garaztatuko dugu merlenka isatsaren gainetik. Zerbitzatzerakoan, labe-erretiluaren hondoa marruskatu eta lortutako zukuarekin garaztatuko dugu arraina, mamitsuago egon dadin.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Merlenka saltsa berdean

Osagaiak 4 merlenka solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak 2 baratxuri xister, pikatuak 5 koilarakada oliba olio Ximiko bat irin Perrexil xehatua Litro laurdena arrain salda edo ur Gatza Errezeta Olioa isuri eta su eztian …

sukaldean-fondo0

Merlenka hegalak saltsa berdean patatekin

Osagaiak  Kg bat merlenka hegal fresko, garbi eta azalik eta mintz beltzik gabe 10 koilarakada oliba olio Baso erdi bat ardo zuri Arrain salda edo ura 2 baratxuri xister, pikatuak Perrexil xehatua Kg laurden patata …

sukaldean-fondo0

Merlenka saltsa berdean txirlekin

Osagaiak  4 merlenka solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak 2 baratxuri xister, pikatuak 5 koilarakada oliba olio Ximiko bat irin Perrexil xehatua 32 txirla handi Litro laurdena arrain salda edo ur Gatza Errezeta Olioa isuri …

Merlenka irin-arrautzeztatua

Merlenka irin-arrautzeztatua

Merlenka irin-arrautzeztatua –  Osagaiak 8 merlenka puska, hezurrik gabe. 75 g bakoitzak Oliba olioa, frijitzeko Baratxuri ale bat Irina eta arrautza joa Gatza Merlenka irin-arrautzeztatua Errezeta Gatza emango diegu merlenka puskei. Padera batean olio pixar …

sukaldean-fondo0

Merlenka kokotxak saltsa berdean

Osagaiak 850 bat g merlenka kokotx, azalik eta bizarrik gabe, gatza emanak 4 dl oliba olio birjina Xorta bat ardo zuri Arrain salda edo ura 3 baratxuri ale, pikatuak Perrexil pikatua Errezeta Kazola, batean, olioarekin …