Menua

Merlenka irin-arrautzeztatua

  • Merlenka irin-arrautzeztatua
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Merlenka irin-arrautzeztatua – 

Osagaiak

  • 8 merlenka puska, hezurrik gabe. 75 g bakoitzak
  • Oliba olioa, frijitzeko
  • Baratxuri ale bat
  • Irina eta arrautza joa
  • Gatza

Merlenka irin-arrautzeztatua

Errezeta

Gatza emango diegu merlenka puskei. Padera batean olio pixar bat isuri eta su ezti-eztian ipiniko dugu baratxuri ale oso bat, zuritu gabe, berotzen, baratxuriak bere lurrinez kutsa dezan olioa. Minutu batzuen buruan, biziagotu egingo dugu arian-arian sua, kea ateratzen utzi gabe.

Paderaren ondoan edukiko dugu plater zapal bat, irinarekin, eta beste txokon bat, arrautzarekin. Oparo igurtziko ditugu merlenka puskak irinetan, eta arrautzatan pasatuko ditugu ondoren. Oratu eta olio berotan murgilduko ditugu. Iraulka erabiliko ditugu, minutu batez frijituz alde bakoitzetik, eta paper xurgagarrian xukatuko ditugu ondoren. Horrela frijituko ditugu guztiak, azkena egin arte. Zuhur jokatuko dugu betiere olioaren tenperaturarekin eta oparo azalduko gara arrautza joa ematerakoan.

Merlenka irin-arrautzeztatua

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Merlenka itsas txangurruz betea

Osagaiak Merlenka isats bat, 1,2 kg-koa. Arrain-saltzaileak kenduko dio hezurra, bitan ireki ondoren edo, trebea bada, hezurra isatsa ireki gabe aterata (barrutik zuloa eginda) 400 g txangurru, Donostiako eran maneatua Ura, xorta bat 6 koilarakada …

sukaldean-fondo0

Merlenka arraba egosiekin

Osagaiak 800 g merlenka arraba fresko Tipulin bat Eskukada bat perrexil adaxka Porru txiki bat Xorta bat ardo zuri Xorta bat oliba olio Gatza eta ura Errezeta Erosi bezain laster, komenigarria izaten da arrabak ur …

sukaldean-fondo0

Merlenka patea mikrouhinetan maneatua

Osagaiak 8 koilarakada gurin Xorta bat oliba olio birjina Tipulin bat, pikatua 5 merlenka solomo izoztu 15 koilarakada esnegain urtu Zorrotada on bat xerez Gatza Errezeta Mikrouhinetan aritzeko ontzi tapadun batean ipiniko ditugu gurina, tipulin …

Merlenka plantxan baratxuri-olioarekin

Merlenka plantxan baratxuri-olioarekin

Merlenka plantxan baratxuri-olioarekin –  Osagaiak 4 merlenka solomo, hezurrik gabe 220 g bakoitzak 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza … Errezeta Gatza bi aldeetatik eman eta …

sukaldean-fondo0

Merlenka kokotxak saltsa berdean

Osagaiak 850 bat g merlenka kokotx, azalik eta bizarrik gabe, gatza emanak 4 dl oliba olio birjina Xorta bat ardo zuri Arrain salda edo ura 3 baratxuri ale, pikatuak Perrexil pikatua Errezeta Kazola, batean, olioarekin …