Menua

Ziazerbak kreman limoi azalaren kutsuan

  • ziazerbak
  • Ziazerbak kreman limoi azalaren kutsuan
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Ziazerbak kreman limoi azalaren kutsuan – 

Osagaiak

  • Kg bat ziazerba fresko
  • Tipulin bat, pikatua
  • 2 baratxuri ale, xehatuak
  • 5 koilarakada oliba olio
  • Litro laurdena esnegain urtu
  • Limoi erdi baten azala, birrindua
  • Piperbeltza, eho berria
  • Gatza

Ziazerba kreman limoi azalaren kutsuan

ziazerbakErrezeta

Ziazerbak garbituko ditugu lehenik. Harraskan sartuko ditugu, tanta batzuk ehe edo ozpina izango dituen ur hotzean. Eskuz nahasi eta minutu batzuetan edukiko ditugu gozatzen, zikina hondora dadin. Kontu handiz xukatuko ditugu. Ur zikina bota eta ur hotz ugari garbian edukiko ditugu ziazerbak berriro, ongi garbitzeko. Zurtoina moztu eta hostoak zeharkatzen dituen hari lodia kenduko diegu luzera osoan zehar. Banan-banan jokatuko dugu horrela. Txikiak direnean, ez zaie ziazerbei zurtoina kendu behar, gogorrei bakarrik.

Ziazerbak garbitzen ari garen bitartean, olioa jarriko dugu ziazerba guztiak hartuko dituen kazola batean eta su eztian edukiko ditugu hartan eztitzen tipulina eta baratxuriak, pikatuak, gatz pixka batekin. Ezti-ezti utziko ditugu gaiak egiten, kazolari etengabe eraginez eta gaiei kolorea hartzen utzi gabe. 15 bat minutuan jardungo dugu horrela. Ondoren, sua bizitu eta gordinik erantsiko ditugu ziazerbak, birak etengabe emanez, eta tapa batez estaliz. Bolumen hori murriztuz joango da arian-arian eta gero eta urriagoa izango da, halaber, ziazerben zukua. Beste 15 minutu emango ditugu horrela. Epe horren ostean, tapa erretiratu, esnegaina erantsi eta dena egiten utziko dugu itxura krematsua hartu arte. Gatz pixka bat emango dugu. Ziazerbak eginik daudenean ikustean, hau da, urtsu ez baizik eta krematsu daudela sumatzean, zimiko bat piperbeltz eta limoi azal birrindua erantsi eta biraka erabiliko ditugu ondoren une batzuetan.

Limoiz lurrinduriko ziazerba hauei pasta egosia eta xukatua erantsi eta, nahastura hori biraka erabili ondoren, Idiazabalgo gazta zahar birrinduaren kutsua eransten badiegu, misteriorik ez ezik San Saturninoren eta San Ferminen sukaldea ere ezin gordeko digute zeruko ateek.

Ziazerbak kreman limoi azalaren kutsuan

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

limoi tarta

Limoi tarta

Limoi tarta –  Osagaiak Tartak egiteko molde bat, ore hautsi edo hostorez estalia, labean egina 4 arrautza 2 arrautza gorringo 500 g azukre 6 limoi, birrinduak, eta haien zukua 450 g ur 3 koilarakada maizena …

limoi sorbetea

Limoi sorbetea vodkaren kutsuan

Limoi sorbetea vodkaren kutsuan –  Osagaiak 300 g limoi sorbeteko 2 dl vodka errusiar, hozkailuan hoztua edo izozkailutik atera berria Errezeta Irabiagailuaren ontzian nahasiko ditugu osagai guztiak. Segundo gutxi batzuetan eta bizi-bizi, krema izoztu bat, …

Ziazerbak kreman mahaspasa eta pinaziekin

Ziazerbak kreman mahaspasa eta pinaziekin

Ziazerbak kreman mahaspasa eta pinaziekin –  Osagaiak Kg bat ziazerba fresko Tipulin bat, pikatua 2 baratxuri ale, xehatuak 5 koilarakada oliba olio Litro laurdena esnegain urtu 4 koilarakada mahaspasa uretan beratuak 4 koilarakada pinazi txigortu …

Limoi krema

Limoi krema

Limoi krema –  Osagaiak 16 koilarakada limoi zuku 4 arrautza 4 limoiren birrindura 220 g azukre 400 g gurin Errezeta Gopor batean limoi birrindurak eta azukrea nahasiko ditugu lehenik, eta erantsiko ditugu limoi zukua eta …

limoi moussea

Limoi moussea

Limoi moussea – Osagaiak 200 g esnegain likido 250 g azukre 10 arrautza gorringo 150 g limoi zuku 60 g gelatina-hautsa 200 g arrautza zuringo … Errezeta Esnegaina, 100 gramo azukre eta arrautza gorringoak kazola …