Udare edo madariak belle-helene eran
- Errezeta
- Bidali iruzkina
Udare edo madariak belle-helene eran –
Osagaiak
- Udareak almibarrean
- Bainila izozkia
- Txokolate saltsa
- Almendrak
Errezeta
Bitan egin eta txortena eta zuztarra kenduko dizkiogu ondoren almibarrean daukagun udareari. Kopa baten hondoan ipiniko dugu erdi bat. Kopa bainila izozki krematsuz ongi bete eta udarearen beste erdia ipiniko dugu haren gainean, estu xamar izozkiari egoki itsasteko. Guztia almendraz eta txokolate saltsaz igurtzi eta mahaira!