Txipister saltsa
- Errezeta
- Bidali iruzkina
Txipister saltsa –
Osagaiak
- 300 g sagardo-ozpin
- Ekilore olioa, 900 g
- Baratxuri ale zurituak, barreneko hozia kenduta, 100 g
- Gatza, koilaratxokada apal bat
Errezeta
Irabiagailuaren ontzian osagai guztiak sartu eta ahalik indar handienean xehatu dadila dena, emultsio horixka bat egiten den arte. Beirazko botila pare batean sartu eta ongi gordeta edukiko dugu, argitik eta berotik ongi babestuta, erabili behar dugunerako.
Paderatik edo parrillatik arrain edo haragi frijitu edo errea ateratzen dugunean, bizi-bizi eragin botilari eta zorrotada eder bat bota gainetik zerbitzatu baino lehentxeago. “Getaria” zaporea emango dio, zapore zoragarria.