Menua

Txerri hanka ogi-arrautzeztatuak

  • Txerri hanka
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txerri hanka ogi-arrautzeztatuak – 

Osagaiak

  • 12 txerri hanka, aurrekoak eta zuri-zuriak
  • Baratxuri-buru bat
  • Porru bat, osorik
  • Tipulin bat, osorik
  • Oliba olioa
  • Ura
  • Gatza
  • Irina, arrautza joa eta ogi birrindua
  • Oliba olioa, frijitzeko

Txerri hanka ogi-arrautzeztatuak

Errezeta

Hobe erabiltzen baditugu aurreko txerri hankak. Atzekoak baino haragi gehiago dute eta mamitsuagoak dira. Atzekoak gelatinatsuagoak dira, baina haragi gutxiago dute.

Kazola batean oliba olio xorta bat isuri eta alde guztietatik gorrituko ditugu hartan txerri hankak. Erne olio-zipriztinekin! Ongi txigortuta utziko ditugu. Koipe soberakina erretiratu eta baratxuri-burua, porrua eta tipulina irauliko ditugu kazolan. Irauli batzuk eman eta ur beroaz estaliko dugu guztia, 3 hatz gainetik. Gatz pixka bat eman eta kazola estalia utziko dugu guztia egosten hiru orduz, erdi irakinean. Ez presaka ibili, ile-apaindegira joan gaitezke bitarte horretan. Kazola ez da ur eskas geldituko (beraz, baten batek egon beharko du kazola kontzen), gaiak estaliko ditu beti eta lurrindu ahala berritu beharko da. Xamur daudelarik, kazolatik aterako ditugu txerri hankak.

Egosi diren salda iragaziko dugu ondoren, zopa bat egiteko, gisatu bat maneatzeko edo uraren ordez erabiltzeko ez dugu, bada, alferrik galduko! Beren epelean utziko ditugu hankak eta, kontu handiz ez hausteko, saiatuko gara hezur eta kartilago guztiak banan-banan kentzen, bat bakarrik ere geldituko ez den arte, hanka itxura gorderik beti ere. Hezurgabetu eta hoztu direnean, gatza eman, irin, arrautza eta ogi birrinduan pasa eta oliba olio ugaritan frijituko ditugu, ongi gorritu arte. Xukatu eta allioli saltsarekin edo Hondarraitz saltsa edo saltsa tartariar on batekin jango ditugu.

Txerri hanka ogi-arrautzeztatuak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Txerri mingaina eta patatak entsaladan

Txerri mingaina eta patatak entsaladan

Txerri mingaina eta patatak entsaladan –  Osagaiak 8 txerri mingain garbi Baratxuri-buru bat Porru bat, osorik Tipulin bat, osorik Kg bat patata, uretan egosiak eta zurituak Eskukada bat perrexil, trauskil moztua Oliba olio birjina Xorta …

Pikillo piperrak txerri hankaz

Pikillo piperrak txerri hankaz beteak

Pikillo piperrak txerri hankaz beteak –  Osagaiak Saltsan egindako txerri hanka hezurgabetuen errezeta bat Pikillo piperrak, 2 pote Baratxuri-buru bat Oliba olioa 4 tipulin eder, xehatuak Baratxuri ale bat Gatza Pikillo piperrak txerri hankaz beteak …

sukaldean-fondo0

Txerri azpizunak saltsan

Osagaiak 3 edo 4 txerri azpizun, erdi tamainakoak eta puska handitan moztuak 4 baratxuri ale, osorik 2 azenario, xerratan moztuak 2 porru, pikatuak 2 tipulin, pikatuak Baso erdia ardo zuri 6 koilarakada tomate saltsa Ezkaia, …

sukaldean-fondo0

Txerri mingain irin-arrautzeztatua

Osagaiak 8 txerri mingain garbi Baratxuri-buru bat Porru bat, osorik Tipulin bat, osorik Oliba olioa Ura Gatza Irina eta arrautza joa Oliba olio, frijitzeko *Lau pertsonentzat Errezeta Kazola batean olio tanta bat isuri, eta gorritzen …

Txerrikume errea

Txerrikume errea

Txerrikume errea –  Osagaiak Txerrikume bat, 5 kg ingurukoa, bitan zatitua luzeran eta, (harakinari eskatuko diogu lan hau egiteko) Txerri gatza Gatz fina eta gatza larria 2 baso bete ur Txerrikume errea Errezeta Txerrikume ez …