Menua

Txahal muturrak tipula saltsan

  • Pintxo-bar-ormazabal-txahal muturrak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txahal muturrak tipula saltsan – 

Osagaiak

  • 2 txahal mutur
  • 3 tipula
  • Baratxuri-buru bat
  • Azenario bat
  • Porru bat
  • 2 tomate, onduak
  • Eskukada bat perrexil adaxka
  • Oliba olioa
  • Irina eta arrautzak, joak
  • Gatza

Errezeta

Muturrak uretan garbitu eta, baldin badituzte, bizarrak edo ileak kenduko dizkiegu bizar-xafla batez. Sutan ipiniko ditugu muturrak, ur hotzez estalita, irakiten hasten diren arte. Uretatik atera eta ur hotzetan freskatuko ditugu ondoren. Berriro ere ur garbiz estali eta erantsi egingo ditugu tipula oso bat, baratxuri-burua osorik, azenarioa, tomateak eta perrexil adaxkak. Gatza eman eta sutan ipiniko dugu kazola, estalita, eta irakiten utziko ditugu muturrak, 2 ordutan gutxienez. Egosiak dauden ikusteko, labaina batez ziztatu eta haragia zailtasunik gabe zeharkatzen duen ikustea izaten da hoberena. Orduan atera egingo ditugu muturrak saldatik.

Pintxo-bar-ormazabal-txahal muturrak

Pintxo Ormazabal – txahal muturrak

Salda iragazkian pasa eta gorde egingo dugu saltsa egiteko. Egosi ditugun barazkiak ere gorde egingo ditugu, ondo xukatu ondoren. Horren ostean, piezaren erdian duten kartilago gogorra kendu, eta 10 bat puskatan zatituko ditugu muturrak, intxaur eder baten neurriko pusketan.

Beste kazola batean oliba olioa isuri, eta geratzen diren bi tipulak erantsiko ditugu, pikatuak. Gatza eman eta tipulak egiten utziko ditugu ondoren, 20 bat minutuan, xamur gelditu arte. Orduan erantsiko ditugu muturrekin batera egosi ditugun barazkiak, eta estali egingo ditugu muturrak egositako saldaz. Egiten utziko ditugu 30 bat minutuan.

Hori guztia sutan egiten ari den bitartean, irinetan pasako ditugu mutur puskak, eta soberako irina kenduko diegu ondoren. Horren ostean, jotako arrautzan bustiko ditugu mutur puskak. Arrautzatik atera eta olio beroan sartuko ditugu, eta frijitzen utziko ditugu ongi txigortuta gelditzen diren arte.

Orduan ondo xehatu eta iragazki fin batean pasako dugu saltsa. Irin-arrautzatan pasa eta xukatutako muturren gainean isuriko dugu saltsa ondoren. 15 bat minutuan irakiten edukiko dugu guztia, haragia gozo-gozo gera dadin, eta zuzenduko dugu gatz puntua. Pausatzen utzi eta berriro berotuko ditugu, zerbitzatu aurretik.

Txahal muturrak tipula saltsan

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Txerri mutur irin-arrautzeztatua

Osagaiak 6 txerri mutur garbi eta ilerik gabe Baratxuri-buru bat Porru bat, osorik Tipulin bat, osorik Oliba olioa Ura Gatza Irina eta arrautza joa Oliba olioa, frijitzeko *Lau pertsonentzat Errezeta Kazola batean oliba olio xorta …

Tipula zopa

Tipula zopa

Tipula zopa –  Osagaiak Kg erdia tipula, zerrendetan moztua baratxuri ale bat, xehatua Koilarakada bat gurin 2 koilarakada oliba olio Koilarakada apal bat irin Litro bat haragi-salda, mamitsua izan dadila (haragi-salda pastilla batez azkar dezakegu) …

Txahal haragia patatekin

Txahal haragia patatekin

Txahal haragia patatekin –  Osagaiak 1,5 kg txahal haragi, gisatzeko, erdi tamainako pusketan zatitua 2 piper txorizero, aurrez ur epeletan beratuak, ordu pare batean 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak 10 koilarakada tomate …

Txahal txuleta

Txahal txuleta paderan egina ziapearekin

Txahal txuleta paderan egina ziapearekin –  Osagaiak 4 txahal txuleta, ederrak, 800 g ingurukoa bakoitza Oliba olio pixar bat 4 koilarakada eder ale-ziape Gatza Txahal txuleta paderan egina ziapearekin Errezeta Giroko tenperaturan utziko dugu txuleta, …

Txahal haragia barrengorriekin

Txahal haragia barrengorriekin

Txahal haragia barrengorriekin  –  Osagaiak 1,5 kg txahal haragi, gisatzeko, erdi tamainako pusketan zatitua 2 piper txorizero, aurrez 1,5 l ur epeletan beratuak, ordu pare batean 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak Irin …