Menua

Txahal blanketa

  • Txahal blanketa
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txahal blanketa – 

Osagaiak

  • Kg bat txahal haragi, gisatzeko
  • 2 azenario
  • 2 tipulin
  • Porru bat
  • Erramua, hosto txiki bat
  • Ezkai freskoa, adaxka txiki bat
  • Kg erdia barrengorri, garbi eta lautan zatituak
  • Gurina, pixar bat
  • Saltsa maneatzeko:
  • 3 koilarakada irin
  • 4 koilarakada gurin
  • 10 cl esnegain lodi edo, besterik ezean, urtu
  • Arrautza gorringo bat
  • Gatza eta piperbeltz ehoa

Txahal blanketa

Errezeta

Edo guk, edo harakinak egingo du, baina dado ederretan zatituko dugu haragia, saltsan prestatu beharko bagenu bezala. Haragi puska guztiak kazola batean sartu, urez estali, gatz pixar bat eman eta su eztian jarriko ditugu egosten. Irakiten hasi orduko aterako dugu haragia; xukatu eta iturriko ur hotzean freskatuko dugu. Kazola berean sartuko ditugu berriro haragi puska freskatuak; urez estali eta porru osoa, erramua, ezkaia, azenario zurituak, tipulinak eta gatz pixka bat gaineratuko dizkiogu ondoren. Su erdian jarriko dugu kazola, tapaturik, eta gutxienez ordu betean utziko dugu egosten.

Bitartean, padera batean gurin pixar bat jarri eta hartan salteatuko ditugu barrengorriak, gatz pixka batez, ongi potxatu arte.

Ongi egosirik eta xamur izatean aterako dugu kazolatik haragia; xukatu eta plater batean utziko dugu. Iragazki batez pasatuko dugu haragiaren zukua barazki guztiekin. Irakiten jarriko dugu lorturiko zukua.

Eltze giderdun batean, 4 koilarakada gurin urtuko ditugu su eztian. 3 koilarakada irin erantsi eta, zurezko zaliari eragiteari utzi gabe, roux bat prestatuko dugu, kroketak egin behar ditugunean bezala, su ertainean, kolorerik har ez dezan. Apartzen hasiko da nahastura, suaren eraginez halako borbor lotsatia sorrarazirik. Irakindako zukua erantsiko diogu orduan irin eta gurin nahasturari. Bira eta bira eragingo diogu guztiari, ongi batu arte. Gutxienez 10 minutuan edukiko dugu egosten, irinak zaporea gal dezan. Gopor batean, esnegaina eta gorringoa nahasi eta saltsari erantsiko dizkiogu, zurezko zaliari biraka eraginez etengabe. Saltsa lodi ikusi arte berotuko dugu, gatza eta piperbeltza eman eta gero. Iragazki batez pasatuko dugu saltsa, mehe-mehe uzteko, eta haragi puska eta barrengorrien gainetik isuriko dugu. Gatz-puntua neur dezagun berriro, badaezpada ere.

Arroz zuri, pasta egosi edo barazkiekin aurkeztu ahal izango dugu blanketa. Garrantzitsua da saltsa ongi egostea eta, batez ere, rouxa maneatzerakoan, krema kolorerik hartu gabe, baina irina behar bezala eginik, ahalik eta luzaroen egotea. Egosterakoan, kolorerik hartu gabe zenbat eta denbora gehiago eman, orduan eta goxoago egongo da saltsa.

Maneatzen hasi baino 12 ordu lehenago murgiltzen dute batzuek ur hotzean, eta hozkailuan edukitzen, ongi odolustu arte. Gomendagarria da horrela jokatzea.

Txahal blanketa

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Txahal arandoi xehatuak parmentier eran

Osagaiak Kg bat txahal arandoi, azalik et koiperik gabe Azenario bat, xerratan Porru bat, xerratan Baratxuri-buru bat Tipula bat, zatitua Litro erdia ardo beltz Ura Pastilla bat haragi-salda 5 tipulin eder, pikatuak Eskukada bat barrengorri, …

Txahal txuleta

Txahal txuleta paderan egina ziapearekin

Txahal txuleta paderan egina ziapearekin –  Osagaiak 4 txahal txuleta, ederrak, 800 g ingurukoa bakoitza Oliba olio pixar bat 4 koilarakada eder ale-ziape Gatza Txahal txuleta paderan egina ziapearekin Errezeta Giroko tenperaturan utziko dugu txuleta, …

sukaldean-fondo0

Txahal arandoiak irin-arrautzetan pasatuak

Osagaiak Kilo bat txahal arandoi, garbi-garbiak, azalik gabe Oliba olioa 3 baratxuri ale, osoak Irina eta arrautza, joa Gatza Errezeta Gatza eman eta ura oparo jarriko dugu irakiten. Borborka hasten denean, arandoiak sartu eta ozpin …

Txahal arandoiak salteatuta

Txahal arandoiak salteatuta

Txahal arandoiak salteatuta –  Osagaiak Kilo bat txahal arandoi, garbi-garbiak, azalik gabe Oliba olioa Gurin pittin bat 3 baratxuri ale, pikatuak Perrexil xehatua Gatza Txahal arandoiak salteatuta Errezeta Gatza eman eta ura oparo jarriko dugu …

Txahal enpanadatxoak

Txahal enpanadatxoak

Txahal enpanadatxoak –  Osagaiak 20 disko ore, enpanadatxoak egiteko Tipulin bat, pikatua 3 baratxuri ale, pikatuak 3 koilarakada oliba olio 600 g txahal haragi, txikitua –ahal izanez gero gizen-zain askorekin– 15 koilarakada tomate saltsa Perrexil …