Menua

Txahal bihotza ardo beltzaren saltsan

  • Txahal bihotza ardo beltzaren saltsan
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txahal bihotza ardo beltzaren saltsan – 

Osagaiak

  • Txahal bihotz bat
  • Azenario bat
  • 2 porru
  • Piperbeltza, eskukada bat
  • 2 tipula
  • 8 baratxuri ale, pikatuak
  • Ardo beltza, botila bat
  • Perrexila, eskukada bat
  • 2 l ur
  • Haragi salda kontzentratua, pastilla bat
  • Gurin puska bat, ederra

Errezeta

Kazola batean ipiniko dugu bihotza urez estalia, eta irakiten utziko dugu 3 minutuan. Xukatu egingo dugu ondoren, eta berriro ere ur garbiz estaliko dugu, gatza, azenarioa, porru bat, piperbeltza, tipula bat, haragi salda pastilla eta perrexil eskukada erantsi ondoan. Egosten utziko dugu guztia ongi xamurtu arte, ordu bat eta laurdenetan gutxi gora-behera. Salda epeldu denean, bihotza atera eta ongi xukatuko dugu, eta xerra lodietan zatituko dugu ondoren.

Gorde egingo dugu salda saltsa egiteko. Kazola zabal batean egingo dugu saltsa. Olio pixar bat isuri, eta erantsi egingo ditugu porru bat, tipula bat eta baratxuri aleak, pikatuak guztiak ere. 20 bat minutu igaro ondoren, barazki guztiak xamur geratu direla ikustean, erantsiko dugu ardoa, eta irakiten utziko dugu guztia bolumenaren erdia lurrundu dadin arte. Orduan erantsiko dugu bihotza egosi dugun salda, eta egosten utziko dugu guztia zaporeak bateratu daitezen arte, 50 bat minutu.

Saltsa pure egitekotik pasa, eta isuri egingo dugu beste kazola batean egongo diren bihotz xerren gainean. Gurin zatia, hotza, erantsiko dugu gainetik, eta irakiten utziko dugu guztia, beste 25 bat minutu, oso su eztian, salda loditu eta distiratsu gera dakigun arte. Gatz puntua zuzendu eta utzi egingo dugu hozten, berriro berotu eta jan aurretik.

Txahal bihotza ardo beltzaren saltsan

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Txahal mutur egosiak

Txahal mutur egosiak entsaladan

Txahal mutur egosiak entsaladan –  Osagaiak Txahal mutur bat, garbia Baratxuri-buru bat Porru bat, osorik Tipulin bat, osorik Oliba olioa Ura eta gatza 2 eskarola, garbiak Baratxuri ale bat, pikatua Allioli edo griviche saltsa ugari …

sukaldean-fondo0

Txahal arandoiak ogi-arrautzetan pasatuak

Osagaiak Kilo bat txahal arandoi, garbi-garbiak, azalik gabe Oliba olioa 3 baratxuri ale, osoak Irina, ogi birrindua eta arrautza, joa Gatza Errezeta Gatza eman eta ura oparo jarriko dugu irakiten. Borborka hasten denean, arandoiak sartu …

Txahal arandoiak salteatuta

Txahal arandoiak salteatuta

Txahal arandoiak salteatuta –  Osagaiak Kilo bat txahal arandoi, garbi-garbiak, azalik gabe Oliba olioa Gurin pittin bat 3 baratxuri ale, pikatuak Perrexil xehatua Gatza Txahal arandoiak salteatuta Errezeta Gatza eman eta ura oparo jarriko dugu …

Txahal enpanadatxoak

Txahal enpanadatxoak

Txahal enpanadatxoak –  Osagaiak 20 disko ore, enpanadatxoak egiteko Tipulin bat, pikatua 3 baratxuri ale, pikatuak 3 koilarakada oliba olio 600 g txahal haragi, txikitua –ahal izanez gero gizen-zain askorekin– 15 koilarakada tomate saltsa Perrexil …

Txahal haragia patatekin

Txahal haragia patatekin

Txahal haragia patatekin –  Osagaiak 1,5 kg txahal haragi, gisatzeko, erdi tamainako pusketan zatitua 2 piper txorizero, aurrez ur epeletan beratuak, ordu pare batean 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak 10 koilarakada tomate …