Tomate entsalada oliotan ondutako bakailao gibelarekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- 4 tomate heldu
- Oliotako bakailao gibela, pote bat olioa kenduta
- 2 koilarakada sagardo-ozpin
- Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada
- Gatza
*Lau pertsonentzat
Errezeta
Kendu zurtoina tomateei eta, kontu handiz, labana zorrotz batekin, azala kendu, fruitua bere mami gorriarekin geldi dadin. Azala bazterrera. Tomateari azala kenduz gero, askoz goxoagoa gelditzen da entsaladarako, zatitze hutsak baino lan gehixeago ematen badu ere.
Erdibitu, alde laua oholaren kontra jarri, eta xerra lodiak egin. Plater edo erretilu batean paratu. Gatza eman.
Oliotako bakailao gibela ere xerratu. Tomate zatien gainera bota eta gobernatu sagardo-ozpinarekin eta oliba olio birjinarekin.

HUT ogitartekoa (hirugiarra, uraza eta tomateaz)
HUT ogitartekoa (hirugiarra, uraza eta tomateaz) – Osagaiak Opil bat, bitan irekia Saltsa maionesa 6 xerra hirugihar ketu Uraza, hosto garbi batzuk Tomate naturala, xerra batzuk Errezeta Ogitarteko hau moldeko ogiaz egin daiteke, baina hobekiago …

Tomate entsalada
Osagaiak 5 tomate heldu Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Kendu zurtoina tomateei eta, kontu handiz, labana zorrotz batekin, azala kendu, fruitua bere mami gorriarekin geldi dadin. Azala bazterrera. Tomateari azala kenduz …

Tomateak hegaluzez beteta romesko saltsarekin
Osagaiak 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko Hegaluzea oliotan edo ozpinetan, ongi hautatua, 8 zati Tipulin bat, xehatua Baratxuri ale bat, xehatua Perrexil xehatua Oliba olio birjina, 2 koilarakada 16 koilarakada romesco saltsa Gatza …

Tomateak okelaz beteta Carolaren eran
Osagaiak 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko 2 tipulin, xehatuak 3 baratxuri ale, xehatuak 4 koilarakada oliba olio Haragi xehatua, kilo bat (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizenduna, lehorra izan ez dadin) Tomate saltsa, 10 …

Bakailaoa pil-pilean
Osagaiak 4 puska bakailao beratu eta lehor, 250 g bakoitzak Oliba olioa, gradu batekoa (1º), puskak ongi estaltzeko moduan 8 baratxuri ale, osorik Kaienako pipermina, mutur bat Errezeta Bakailao puskak ongi sartuko diren kazola batean …