Tomate entsalada baba freskoekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Tomate entsalada baba freskoekin –
Osagaiak
- 4 tomate heldu
- Baba aletu gordinak, eskutada on bat
- 2 koilarakada sagardo-ozpin
- Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada
- Gatza
Tomate entsalada baba freskoekin
Errezeta
Kendu zurtoina tomateei eta, kontu handiz, labana zorrotz batekin, azala kendu, fruitua bere mami gorriarekin geldi dadin. Azala bazterrera. Tomateari azala kenduz gero, askoz goxoagoa gelditzen da entsaladarako, zatitze hutsak baino lan gehixeago ematen badu ere.
Erdibitu, alde laua oholaren kontra jarri, eta xerra lodiak egin. Plater edo erretilu batean paratu. Gatza eman.
Tomate zatien gainera bota baba freskoak eta gobernatu sagardo-ozpinarekin eta oliba olio birjinarekin.
Tomate entsalada baba freskoekin

Tomateak hegaluzez beteta romesko saltsarekin
Osagaiak 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko Hegaluzea oliotan edo ozpinetan, ongi hautatua, 8 zati Tipulin bat, xehatua Baratxuri ale bat, xehatua Perrexil xehatua Oliba olio birjina, 2 koilarakada 16 koilarakada romesco saltsa Gatza …

Baba gordinak entsaladan
Baba gordinak entsaladan – Osagaiak Baba gordinak, ahal dela samurrak eta txikiak, azala kenduta. Kilo bat Oliba olio birjina, 6 koilarakada Limoi laurden baten zukua Gatza eta piperbeltz eho berria Baba gordinak entsaladan Errezeta Babak …

HUT ogitartekoa (hirugiarra, uraza eta tomateaz)
HUT ogitartekoa (hirugiarra, uraza eta tomateaz) – Osagaiak Opil bat, bitan irekia Saltsa maionesa 6 xerra hirugihar ketu Uraza, hosto garbi batzuk Tomate naturala, xerra batzuk Errezeta Ogitarteko hau moldeko ogiaz egin daiteke, baina hobekiago …

Ogia tomatearekin xabier eran
Ogia tomatearekin xabier eran – Osagaiak Ogia Olibolioa Tomate bat Urdaiazpikoa Errezeta Lehenengo ogiazko txirrindola bat moztu eta zartaginean xigortu. Gero tomatea moztu eta… txirrindola igurtzi. Ondoren, olibolio pixka bat bota. Azkenik urdaiazpikozko bi …

Pasta tomate eta txorizoarekin
Pasta tomate eta txorizoarekin – Osagaiak 700 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak) 4 tomate handi, helduak, zurituak eta dadotan moztuak Tipulin handi bat 2 …