Menua

Potxak txekor muturrekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 800 g potxa zuri, aletuak
  • Tomate heldu bat
  • Piper berde bat
  • Tipulin bat erdibitua
  • Oliba olio birjina, estra, 2 zopa-koilarakada
  • Ura eta gatza
  • 2 txekor mutur, uretan egosiak, eltze expres azkarrean 90 minutuz gutxienez

Errezeta

Muturrak kazola handi batean prestatu, muturrak saltsan prestatzeko errezetan esaten den bezala, barazkiekin, eta samur-samur gelditu arte. Ateratzen den salda zopatarako gorde dezakegu, koipea ongi kenduta, edo potxak egosten hasteko, ur pixka bat gehituta.

Potxak ongi garbitu eta eltzean jarri, eta gainetik bota ur hotza eta muturrak egostean gelditu den salda (baina hotza, oso inportantea), bi hazbete potxen gainetik. Olio gordina gehitu, gatz pixka bat, tipulin erdibitua, piper berdea ongi garbituta eta haziak kenduta, eta tomatea ere osorik. Eltzea estali eta su ezti-eztian jarri. Lehenbiziko irakin-zantzuak hasi arte 25 minutu pasa behar dute gutxienez, eta irakiten hasten denean ezari-ezarian egon behar dute beste 25-35en bat minutuz. Bitsa eta zikinkeria ur gainera aterako dira, eta kontu handiz kendu behar dira bitsadera batekin. Oso inportantea da su txikian irakitea, aleak ezari-ezarian egin daitezen, lehertu eta azala urratu gabe.

Denbora hori pasatutakoan, barazkia atera, tipulina, piperra eta tomatea, eta sartu irabiagailuaren ontzian, egostean egindako salda pixka batekin batera, eta jarri potentziarik handienean. Iragazki batetik pasatuz, gehitu hori dena potxa egosiei. Beste 15en bat minutuz eduki egosten su eztian, salda loditzen.

Muturrak zatitu (ez oso puska handitan) eta kartilagoak eta alde gogorrak kendu. Potxak zopa-ontzi handi batean jarri eta lagungarri gisa muturrak jarri, oliba olio birjina estraz gobernaturik. Muturrak potxetan sartu eta batera zerbitzatzea ere badago, pausaldian atera zaien zukua gehituta. Gustu kontua da.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Potxak galeperrekin

Osagaiak 800 g potxa zuri, aletuak Tomate heldu bat Piper berde bat Tipulin bat erdibitua Oliba olio birjina, 2 zopa-koilarakada Ura eta gatza 8 galeper saltsan eginak Errezeta Potxak ongi garbitu eta eltzean jarri, eta …

Txahal haragia barrengorriekin

Txahal haragia barrengorriekin

Txahal haragia barrengorriekin  –  Osagaiak 1,5 kg txahal haragi, gisatzeko, erdi tamainako pusketan zatitua 2 piper txorizero, aurrez 1,5 l ur epeletan beratuak, ordu pare batean 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak Irin …

sukaldean-fondo0

Potxak urdeki guztiekin

Osagaiak 800 g potxa zuri, aletuak Tomate heldu bat Piper berde bat Tipulin bat erdibitua Oliba olio birjina, estra, 2 zopa-koilarakada Ura eta gatza Txorizo fresko bat Txerri saiheskia, puska bat Urdaia, puska bat Errezeta …

Txahal enpanadatxoak

Txahal enpanadatxoak

Txahal enpanadatxoak –  Osagaiak 20 disko ore, enpanadatxoak egiteko Tipulin bat, pikatua 3 baratxuri ale, pikatuak 3 koilarakada oliba olio 600 g txahal haragi, txikitua –ahal izanez gero gizen-zain askorekin– 15 koilarakada tomate saltsa Perrexil …

Potxak txirlekin

Potxak txirlekin

Potxak txirlekin –  Osagaiak Potxa soil maneatuen errezeta bat 600 g txirla Olio pixka bat Baratxuri xehatu pixka bat Ardo zuri pixka bat Perrexil xehatua Baxoerdi bat ur … Errezeta Potxak egin, kontu handiz, errezetan …