Menua

Pasta soja-saltsa eta oilaskoarekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 2 oilasko papar, zerrendatan moztuak
  • Tipula bat, pikatua
  • Piper berde bat, pikatua
  • 2 porru, pikatuak
  • Eskukada bat barrengorri, xerratan moztuak
  • Oliba olioa
  • 300 g pasta txinatar
  • Zorrotada on bat soja saltsa

Errezeta

Padera batean, tipula, piperra eta porrua jarriko ditugu oliba oliotan potxatzen, gatz pixka batekin. 15 minuturen buruan gaineratuko ditugu oilasko paparrak, zerrendatan, eta sutan eztitzen utziko ditugu, koipe askorik erantsi gabe. Soja saltsa isuri eta guztiz apalduko dugu sua: murrizten utziko dugu une batzuetan. Eltze batean ura jarri, gatza eman eta pasta txinatarra egosiko dugu, zorroan zehazturiko aginduen arabera. Xukatu eta barazkiz eta sojaz hornituriko oilaskoarekin nahasiko dugu. Biraka eragin, nahasi eta mahaila elamango dugu bizkol-bizkol, alas goxoa baitago.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

OILASKO HEGAL FRIJITUAK C.Nebraska

Oilasko hegal frijituak

Oilasko hegal frijituak Osagaiak 32 oilasko hegal, bitan zatituak, giltzaduratik, harakinak egin dezala lan hori Limoi zukua Perrexil xehatua Eztia, pittin bat 4 baratxuri ale, zanpatuak Soja saltsa, pittin bat Irina eta gatza 4 baratxuri …

sukaldean-fondo0

Pasta gainerrea gaztarekin

Osagaiak 3 baratxuri ale, txiki-txiki eginda 4 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua Esnegain likidoa, litro laurdena 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak) Gazta koipetsu …

Oilaskoa saltsan patatekin

Oilaskoa saltsan patatekin

Oilaskoa saltsan patatekin –  Osagaiak 1 kg oilasko, erdi tamainako pusketan zatitua 2 piper txorizero, aurrez ur epeletan beratuak, ordu pare batean 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak 10 koilarakada tomate saltsa 5 …

Oilasko errea aranekin

Oilasko errea aranekin

Oilasko errea aranekin –  Osagaiak 2 oilasko eder, erretzeko prestatuak, garbiak 20 aran pasa, ederrak eta mamitsuak, hezurra kenduta Limoi azal bat Tipula Gatza eta piperbeltza, eho berria Baso bete ur Errezeta Labeko erretilu handi …

Pasta tomate eta txorizoarekin

Pasta tomate eta txorizoarekin

Pasta tomate eta txorizoarekin –  Osagaiak 700 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak) 4 tomate handi, helduak, zurituak eta dadotan moztuak Tipulin handi bat 2 …