Menua

Pasta salteatua, baratxuri, perrexil eta karrakelekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

sagaiak

  • 6 baratxuri ale, xaflatan moztuak
  • 8 koilarakada oliba olio
  • Perrexil pikatua
  • Kg bat karrakela edo magurio, egosiak eta oskoletik orratz batez atereak
  • 600 g pasta, egosia berria, norberaren gustukoa (molde honetako jakietan egokiak dira espagetiak edo tagliatelleak)

Errezeta

Olioa eta baratxuri xaflak ipini eta su ezti-eztian jarriko dugu padera bat. Mantso egingo dira baratxuriak, olioari zapore egokia eman diezaioten. 10 minuturen buruan biziagotuko dugu sua, eta azaletik gorritzen utziko ditugu baratxuriak. Pasta egosi berria xukatua erantsiko dugu orduan, baratxuri-oliotan ongi kutsa dadin. Perrexila eta magurio barruak gainetik bota, eta une batzuetan edukiko ditugu berotzen, lehortzen utzi gabe. Mahairako prest egongo dira orduan.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Makarroi gainerreak

Osagaiak Kg erdia makarroi lodi 50 cl esne 100 cl esnegain urtu 200 g Gruyère, birrindua Gatza eta piperbeltz eho berria *Lau pertsonentzat Errezeta Ur ugaritan egosiko ditugu makarroiak bezperan, gatza eman ondoren. 5 bat …

Pasta Barazkiekin - Michael Stern

Pasta barazkiekin

Pasta barazkiekin –  Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina Piper berde bat, txiki-txiki egina Piper gorri bat, txiki-txiki egina Porru bat, txiki-txiki egina Lekak, zerrenda laburretan moztuak eta hariak kenduta. Eskutada bat Dozena bat orburu bihotz, …

Pasta otarrainxkekin

Pasta otarrainxkekin

Pasta otarrainxkekin –  Osagaiak 16 otarrainxka fresko, azala kenduta, bitan zatituak, luzetara 2 baratxuri ale, txikituak 6 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak …

sukaldean-fondo0

Pasta soja-saltsa eta oilaskoarekin

Osagaiak 2 oilasko papar, zerrendatan moztuak Tipula bat, pikatua Piper berde bat, pikatua 2 porru, pikatuak Eskukada bat barrengorri, xerratan moztuak Oliba olioa 300 g pasta txinatar Zorrotada on bat soja saltsa Errezeta Padera batean, …

Pasta tomatearekin

Pasta tomatearekin

Pasta tomatearekin –  Osagaiak 700 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak) 4 tomate handi, helduak, zurituak eta dadotan moztuak Tipulin handi bat 2 baratxuri ale, …