Menua

Pasta freskoa onddoekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Onddo salteatuen errezeta bat
  • Esnegain likidoa, litro laurden bat
  • Pasta freskoa, 800 g
  • Perrexil xehatua
  • Ur eta gatza

Errezeta

Esnegaina irakiten jarri eta borborka hasten den momentuan onddo salteatuak gehituko ditugu. Koilara batekin nahasi eta irakiten utzi, 4 minutuz, su motelean. Pasta freskoa ur gazi-gazian egosi, oliba olio pixka batekin. Fabrikatzaileak ontzian jarritako jarraibideei segituko diegu, eta pasta behar den bezala dagoela ikusten dugunean, egosia baina tente, ez bigunegi, orduan ura kenduko diogu. Berehalaxe esnegain krematsua eta onddoak ditugun kazolara gehitu eta ongi-ongi nahasi. Gero perrexil xehatua gehituko dugu. On egiten dio, orobat, oliba olio birjinak. Zorrotada eder bat erantsiko dugu, betiere jan behar dutenen gustuari kasu eginez.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Makarroi gainerreak

Osagaiak Kg erdia makarroi lodi 50 cl esne 100 cl esnegain urtu 200 g Gruyère, birrindua Gatza eta piperbeltz eho berria *Lau pertsonentzat Errezeta Ur ugaritan egosiko ditugu makarroiak bezperan, gatza eman ondoren. 5 bat …

ppp

Pasta entsalada karrakela eta perrexil-pestoarekin

Pasta entsalada karrakela eta perrexil-pestoarekin –  Osagaiak Kg pasta, egosia eta hoztua (makarroi edo “galet” moldekoa) Kg bat karrakela edo magurio, egosiak eta oskoletik orratz batez atereak 3 tomate umo Tipulin bat, pikatua Perrexil pikatua …

sukaldean-fondo0

Onddo gordinak entsaladan parmigiano gaztarekin

Osagaiak Kg bat onddo, gordinik 12 koilarakada oliba olio birjina 2 koilarakada sagardo-ozpin Parmigiano gazta, puska eder bat Gatza eta piperbeltz eho berria *Lau pertsonentzat Errezeta Patatak zuritzeko labana berezi batez lortuko ditugu gazta puskatik …

sukaldean-fondo0

Pasta haragi eta limoi azalarekin

Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 3 baratxuri ale, txikituak 3 koilarakada oliba olio Haragi pikatua, 450 g (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere baduena xamurragoa izan dadin) Esnegain likidoa, litro laurdena Limoi baten birrindura Perrexil …

Arroza onddoekin

Arroza onddoekin

Arroza onddoekin –  Osagaiak 500 g arroz (ale biribileko arroza) Onddo freskoak, hiru kilo laurden 4 koilarakada oliba olio 4 azafrai-izpi 2 tipula ertain, txikituak Baso bete ardo zuri Haragi salda edo ura, 1,3 litro …