Menua

Pasta entsalada

  • Pasta entsalada
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Pasta entsalada – 

Osagaiak

  • Pasta egosia eta freskatua, makarroiak edo “galets”, kilo erdia
  • 3 tomate, helduak
  • Piper berde bat, txiki-txiki egina
  • Tipulin bat, txiki-txiki egina
  • Gatza

Errezeta

  1. Hasteko tomateei azala kendu eta dado txikitan puskatu. Gero piperra eta tipulina gehituko ditugu.
  2. Gatza eman eta oliba olio birjina isuriko dugu, zorrotada on bat, beldurrik gabe, oparo. Pasta gehitu gero eta ongi nahasiko dugu. Beharrezkoa balitz, berriz gazitu bukaeran.
  3. Pastarekin egindako honelako entsalada bati osagaiak aldatzen ahal dizkiogu, gure gustuen edo haurren gustuen arabera. Urdaiazpiko egosia dadotan, kontserbako arto ale egosiak, egositako saltxitxa zerrak, maionesa pixka bat, oliba txikituak, kaparrak, arrautza egosi txikitua, ozpin pixka bat,…
Pasta entsalada – 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Pasta freskoa karraspinekin

Osagaiak Karraspinen errezeta bat: “Karraspinak kremarekin” Tipulin bat, txiki-txiki eginda Pasta fresko egosia, 500 g Oliba olioa birjina, estra, 5 koilarakada Baso erdi bat ardo zuri Gatza Errezeta Zartaginean bi koilarakada oliba olio jarrita, tipulina …

Pasta Barazkiekin - Michael Stern

Pasta barazkiekin

Pasta barazkiekin –  Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina Piper berde bat, txiki-txiki egina Piper gorri bat, txiki-txiki egina Porru bat, txiki-txiki egina Lekak, zerrenda laburretan moztuak eta hariak kenduta. Eskutada bat Dozena bat orburu bihotz, …

sukaldean-fondo0

Haragi lasagna labean

Osagaiak Lasagnarako pasta, pakete bat (aldez aurretik egosi behar ez dena erostea hobe) 2 tipulin, txiki-txiki eginak 3 baratxuri ale, txikituak 5 koilarakada oliba olio Haragi pikatua, kilo bat (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere …

Pasta tomatearekin

Pasta tomatearekin

Pasta tomatearekin –  Osagaiak 700 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak) 4 tomate handi, helduak, zurituak eta dadotan moztuak Tipulin handi bat 2 baratxuri ale, …

Pasta otarrainxkekin

Pasta otarrainxkekin

Pasta otarrainxkekin –  Osagaiak 16 otarrainxka fresko, azala kenduta, bitan zatituak, luzetara 2 baratxuri ale, txikituak 6 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak …