Menua

Oilasko errea sagarrekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 2 oilasko eder, erretzeko prestatuak, garbiak
  • 4 sagar, haragi estukoak eta zurituak, bihotza kendu eta laurdenetan zatituak
  • Gatza eta piperbeltza, eho berria
  • Baso bete ur

Errezeta

Labeko erretilu handi batean jarriko ditugu barreiaturik baratxuri aleak, oilaskoak garbitu ondoko lepoa eta hegalen muturrak, eta oilaskoak saiheska ipiniko ditugu ondoren erretiluan. Urez garaztatuko ditugu oilaskoak.

Labean sartuko dugu erretilua 200º-ko tenperaturan eta 20 minutuan edukiko ditugu erretzen oilaskoak. Denbora hori igaro ondoren, ireki egingo dugu labeko atea, atera duten zukuaz garaztatu, eta jada errea dagoen saihetsaren gainean ipiniko ditugu oilaskoak, beste 20 minutuan. Horren ostean, labea ireki eta beren paparren gainean egokituko ditugu oilaskoak, bizkarraldea gora begira utzirik, sagarrak erantsiko ditugu eta erretzen utziko ditugu beste 20 minutuan. Atera duten zukuaz garaztatuko ditugu berriro ere oilaskoak tarte horretan. Azkenik, denbora-tarte hori igaro ondoren, papar aldea gora dutela jarriko ditugu oilaskoak, eta utzi egingo ditugu erretzen ondo txigortu arte. Behar izanez gero, erantsi egingo diegu ur pixka bat erretzen ari diren bitartean, egarri direla eta lehortzen ari direla ikusten badugu betiere. Heze egon behar dute beti.

Plater batean ipini eta aluminio-paper orri batez estaliko ditugu oilaskoak, eta pausatzen utziko ditugu 15 bat minutuan. Orduan zatitu egingo ditugu oilaskoak, lau izter eta lau paparretan. Erretilu bero batean ipini eta sagar erreekin aterako ditugu mahaira oilasko zatiak.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Oilasko hegal konfitatuak

Osagaiak 32 oilasko hegal, junturatik bitan moztuak Litro erdia oliba olio Litro erdia ur Oilo salda kontzentratua, pastilla bat 10 baratxuri ale 100 g hirugihar ketu, dadotan *Lau pertsonentzat Errezeta Kazola zabal bat sutan jarri …

Oilasko enpanadatxoak

Oilasko enpanadatxoak

Oilasko enpanadatxoak –  Osagaiak 20 disko ore, enpanadatxoak egiteko Tipulin bat, pikatua 3 baratxuri ale, pikatuak 3 koilarakada oliba olio 600 g oilasko haragi, txikitua 15 koilarakada tomate saltsa Perrexil xehatua Arrautza, joa Oilasko enpanadatxoak …

OILASKO HEGAL FRIJITUAK C.Nebraska

Oilasko hegal frijituak

Oilasko hegal frijituak Osagaiak 32 oilasko hegal, bitan zatituak, giltzaduratik, harakinak egin dezala lan hori Limoi zukua Perrexil xehatua Eztia, pittin bat 4 baratxuri ale, zanpatuak Soja saltsa, pittin bat Irina eta gatza 4 baratxuri …

oilasko kroketak

Oilasko kroketak

Oilasko kroketak Osagaiak Tipulin txiki bat 75 g gurin + 75 g oliba olio birjina 250 g irin 2,3 l esne Arrautza egosi bat, pikatua 400 g oilasko papar, hezurrik eta azalik gabe Errezeta Irakiten …

Oilaskoa saltsan patatekin

Oilaskoa saltsan patatekin

Oilaskoa saltsan patatekin –  Osagaiak 1 kg oilasko, erdi tamainako pusketan zatitua 2 piper txorizero, aurrez ur epeletan beratuak, ordu pare batean 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak 10 koilarakada tomate saltsa 5 …