Menua

Mugurdi edari gasduna

  • mugurdi edaria
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Mugurdi edari gasduna

Osagaiak

  • Mugurdiak, eskutada eder bat
  • Limoi erdiaren zukua
  • Gaseosa botila bat, hotz-hotza

Errezeta

Baso-irabiagailu baten ontzian mugurdiak eta limoiaren zukua sartuko ditugu. Indar bete-betean irabiatu beharra dago pure gorrixka ongi krematsu eta pikorrik gabea egin dadin. Gaseosa pixka bat gehituko dugu purea egiten laguntzeko eta irabiatzetik geldituko gara. Estalkia ireki eta gainerako gaseosa gehitu, fruta-purearekin nahas dadin. Azukre edo sakarina pixka bat ere gehitzen ahal diogu, are gozoagoa izatea nahi izanez gero.

Edukia izotz asko sartutako pitxer batean isuri eta ahalik lasterren zerbitzatu. Pitxerrean menda hostoren bat edo berbena limoi-usainaren hostoren bat sartzen badugu, edaria askoz goxoagoa egongo da.

Mugurdi edari gasduna

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Mugurdi marmelada

Mugurdi marmelada

Mugurdi marmelada –  Osagaiak 1,5 kg mugurdi, garbiak, txortenik gabe 300 g azukre 10 koilarakada limoi zuku Bainila adaxka bat, ireki eta aletua Mugurdi marmelada Errezeta Kazola batean ipiniko ditugu mugurdi guztiak. Azukrea, bainila ireki …

sukaldean-fondo0

Mugurdiak chantilly kremarekin

Osagaiak 750 g mugurdi, ongi onduak Chantilly krema, litro erdia Errezeta Ziur egon behar dugu mugurdiek xomorrorik ez dutela eta txortena gogor eta arantzatsua dutela. Behar izanez gero, uretan pasa eta poliki-poliki xukatuko ditugu zapi …

mugurdiak

Mugurdiak garbitzeko era

Mugurdiak garbitzeko era –  Hau da hau kontraesana! Errezeta burugabea da hau, mugurdiak_ez baitira garbitu behar. Uler ezazu. Mugurdiak_bildu eta berehalaxe jan behar dira, hozkailuan sartuz gero hondatu egiten baitira, segituan galtzen dira. Txortena badu, …

sukaldean-fondo0

Mugurdiak izozkiarekin

Osagaiak 750 g mugurdi, ongi onduak Krema ingelesa, litro erdia Errezeta Ziur egon behar dugu mugurdiek xomorrorik ez dutela eta txortena gogor eta arantzatsua dutela. Behar izanez gero, uretan pasa eta poliki-poliki xukatuko ditugu zapi …

sukaldean-fondo0

Mugurdi clafoutis pastela

Osagaiak 250 g mugurdi 3 arrautza 5 koilarakada azukre 130 g esnegain lodi edo, hura ezean, urtu Mugurdiekin eginiko edari biziren bat, koilarakada bete Errezeta Arrautzak, azukrea eta gorringoak nahasiko ditugu gopor batean. Nahastura leun …