Mojo picon
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Mojo picon –
Osagaiak
- Baratxuri-buru bat, zuritua
- Eskukada bat palmondo piper lehor
- Eskukada bat kumino
- Koilarakada oparo bat piperrauts gozo
- Litro laurdena oliba olio birjina
- 10 koilarakada ardo-ozpin
- 2 moldeko ogi-xerren mamia
- Eskukada bat arbendol, txigortu gabe
- Itsas gatza, ximiko bat
Errezeta
Motrailu batean erantsi eta ongi xehatuko ditugu baratxuriak, kuminoak eta gatz larria. Palmondo piperra, piperrautsa eta arbendolak erantsiko ditugu ondoren, ozpinarekin batera. Beratzen utziko dugu guztia 24 orduz. Epe horren ostean, irabiagailu baten ontzian sartuko dugu nahastura, ogi-mamia eta oliba olioarekin batean. Indar betean eragingo diogu makinari. Saltsa atomikoa hau, entsaladak, patata egosiak edo barazki gordinak laguntzeko. Erne, Lesakako Laminazioetako 3. labearen antzera geldituko baitzaigu ahosabaia.
Mojo picon

Pikillo piperrak txekor muturrez beteak
Pikillo piperrak txekor muturrez beteak – Osagaiak Saltsan egindako txekor muturren errezeta bat Pikillo piperrak, 2 pote Baratxuri-buru bat Oliba olioa 4 tipulin eder, xehatuak Gatza Pikillo piperra k txekor muturrez beteak Errezeta Poteak ireki …

Baratxuri zopa bizkorra bakailaoarekin, mikrouhinetan
Baratxuri zopa bizkorra bakailaoarekin, mikrouhinetan – Osagaiak 8 baratxuri xister, xerratan Pipermin lehorra, pixar bat Zorrotada bat oliba olio Ogi txigortua edo zopako ogia, puska eder bat (60 bat g) 4 koilarakada bete tomate saltsa …

Amamaren baratxuri salda
Amamaren baratxuri salda Osagaiak 2 berakatz edo baratxuri ale Gatza Ura Ogi puska bat Zorrotada bat oliba olio birjina … Errezeta Errezeta hau, munduko xinpleena, ez da lau lagunentzat, bakar batentzat baizik. Urdaila triste, ondoezik …

Arbendol edo almendra bizkotxoa
Osagaiak 165 g gurin 215 g azukre Limoi baten azal birrindua Gatz zimiko bat Almendra hautsa, 90 g Legamia hauts pixar bat 150 g irin 2 arrautza Errezeta Gurina jo. Beraztua gelditu behar du, krema …

Baratxuri eta perrexil arrautzopila
Osagaiak 8 baratxuri ale, xehatuak 3 koilarakada oliba olio Sorta eder bat perrexil, puska handi xamarretan pikatua 8 arrautza Gatza Errezeta Padera zabal batean, baratxuria eta olioa erantsi eta, su eztian jarriko ditugu berotzen. Arrautzak …