Menua

Meloia meloi-izotzarekin

  • meloia
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Meloia meloi-izotzarekin – 

Osagaiak

  • Meloi eder bat, gozoa eta zaporetsua

Meloia meloi-izotzarekin

Errezeta

Bitan zatituko dugu meloia, eta zuritu egingo dugu haietako bata. Hozkailuan gordeko dugu bestea, ongi bildua. Zati loditan puskatuko dugu erdi zuritua; zatien neurria fruitu-urgailu baten ahotik sartzeko modukoak izango dira, zukua egingo dugu-eta. Urtu eta erretilu zabal eta altu batean isuriko dugu zukua. Gutxienez 12 orduan edukiko dugu zukua izozgailuan, harria baino gogorago gera dadin.

Jaki honen ohorea egingo dugun egunean zurituko dugu beste meloi erdia. Zati txikiak egingo ditugu, gure ahoan sartzeko modukoak. Hainbat gopor txikitan banatu eta hozkailuan sartuko ditugu meloi puskak, freskatzeko. Zerbitzatu baino minutu bat lehenago aterako dugu meloi zukua izozturik daukan erretilua, eta sardexka baten hortzez marruskatuko dugu azala, meloi-zukua meloi-izotz fresko eta ugari bihurtuz. Meloiaren gainean jarriko dugu meloi-izotza, ertz guztiak gainditu dituen tontorra itxuratuz, eta gisa horretan zerbitzatuko dugu, tontorraren erpinean menda hosto fresko batzuk ipini eta gero.

Limoi, laranja edo nahi den zaporeko izozki baten ondoan aurkezten badugu, zoragarria da mahai-azkeneko jaki hau. Erraza eta oso freskagarria.

Meloia meloi-izotzarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

mazedonia3

Mazedonia

Mazedonia –  Osagaiak Sagar bat Udare bat 2 banana Pinaburu erdi bat Meloi gozo erdi bat 2 limoi berderen edo 2 limaren azala, birrindurik Eskukada bat marrubi Eskukada bat mugurdi Mahats mordo bat, aletua 2 …

Meloia izozkiarekin

Meloia izozkiarekin

Meloia izozkiarekin – Osagaiak Meloi erdi gozo bat Gustuko dugun izozki edo sorbeteren bat, esnegainez eta fruta zukuez egina *Lau pertsonentzat Errezeta Zuritu eta dado txikitan zatituko dugu meloia. Gopor handi batean edo txiki batzuetan …