Menua

Mazedonia

  • mazedonia3
  • Mazedonia
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Mazedonia – 

Osagaiak

  • Sagar bat
  • Udare bat
  • 2 banana
  • Pinaburu erdi bat
  • Meloi gozo erdi bat
  • 2 limoi berderen edo 2 limaren azala, birrindurik
  • Eskukada bat marrubi
  • Eskukada bat mugurdi
  • Mahats mordo bat, aletua
  • 2 kiwi
  • 2 laranja
  • 2 laranjaren zukua

 

MazedoniaErrezeta

  1. Zuritu eta dadotan, ataletan edo xerratan zatituko dugu fruta guztia. Marrubiak laurdenetan erantsiko ditugu, eta azkenak izango dira mugurdiak, zanpaturik gerta ez daitezen. Banana ere azkenerako utziko dugu, ilun ez dadin.
  2. Fruta guztia batu eta gero erantsiko dugu limoi edo lima azal birrindua eta laranja zukua. Bira batzuk eman, nahasi eta freskatzen utziko dugu guztia hozkailuan. Hotz zerbitzatuko dugu mazedonia.

 

Kasu!

Norberaren gustuaren eta sasoiaren arabera aldatuko ahal izango da mazedonian nahasi beharreko fruta. Sasoikoa erosiz gero, merkeagoa izango da fruta. Ez ditzagun, bestalde, fruitu asko eta asko ahantz: gerezi hezurgabeak, kakiak, granada, limoia, aranak, pomeloa, mandarinak, eta abar.

Mazedoniaren gainetik menda, berbena edo albahaka hosto freskoak zabaldu egin ditzakegu. Egoki moldatzen dira fruta freskoarekin. Tanta batzuk likore edo edari bizi eranstea ere ez dago lekuz kanpo, eta esnegain harrotuarekin edo saltsa ingelesarekin zerbitza dezakegu mazedonia. Horrelakoetan, on egingo die lagungarri horiei tanta batzuk Dry Sack, Ron edo Porto zahar gehitzeak.

Mazedonia

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Meloia izozkiarekin

Meloia izozkiarekin

Meloia izozkiarekin – Osagaiak Meloi erdi gozo bat Gustuko dugun izozki edo sorbeteren bat, esnegainez eta fruta zukuez egina *Lau pertsonentzat Errezeta Zuritu eta dado txikitan zatituko dugu meloia. Gopor handi batean edo txiki batzuetan …

Marrubiak krema ingelesarekin

Marrubiak krema ingelesarekin

Marrubiak krema ingelesarekin –  Osagaiak 750 g marrubi, ongi onduak, laurdenetan zatituak Azukre pixar bat Krema ingelesa, litro erdia Marrubiak krema ingelesarekin Errezeta Ziur egon behar dugu marrubiek xomorrorik eta txortenik ez dutela. Uretan pasa …

masustak

Masustak laranja zuku eta portorekin

Masustak laranja zuku eta portorekin –  Osagaiak 500 g masusta, txortenik gabe 2 koilarakada azukre beltz Litro laurdena laranja zuku fresko, egin berria Zorrotada on bat porto   Errezeta Garbitu eta gopor handi batean ipiniko …

Udare edo madariak belle-helene eran

Udare edo madariak belle-helene eran

Udare edo madariak belle-helene eran – Osagaiak Udareak almibarrean Bainila izozkia Txokolate saltsa Almendrak … Errezeta Bitan egin eta txortena eta zuztarra kenduko dizkiogu ondoren almibarrean daukagun udareari. Kopa baten hondoan ipiniko dugu erdi bat. …

udare tarta

Udare tarta

Udare tarta –  Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsi fin-finaz estalia, hotza 6 udare, zurituak, dadotan moztuak Korintoko mahaspasak, eskutada bat (sobera lehor baleude, zenbait orduz eduki beratzen Calvados-etan) Zurrusta bat Calvados (edo …