Menua

Masusta, limoi eta ezti jela

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 1,8 kg masusta
  • 200 g azukre + 100 g azukre
  • 20 koilarakada ur + 10 koilarakada ur
  • Limoi baten zukua
  • 2 limoi
  • 100 g ezti

Errezeta

Ur hotzez garbituko ditugu masustak. Xukatu eta eltze giderdun batean jarriko ditugu irakiten, 20 koilarakada urekin. Tapatu eta 15 bat minutuan edukiko ditugu su eztian egosten. Txano edo iragazki mehe batetik pasatuko dugu nahastura hau. Beste behin iragaziko dugu lortutako isurkaria, harizko oihal leun, busti eta xukatu batez hornituriko iragazki mehe batean (errazago igaroko zukua, oihala busti eta xukatzen badugu).

Garbitu, lehortu eta moztu egingo ditugu limoiak, xerra oso mehetan, eta xerra meheak 8 zatitan. Beste eltze giderdun batean ipiniko ditugu limoi zatiak, 100 g azukre, 10 koilarakada ur eta limoi baten zukuarekin. Irakin lasaian edukiko ditugu 10 bat minutuan, limoi xerrak gardendu arte. Masusta zukua erantsiko dugu orduan, 200 gramo azukre eta eztiarekin. 10 bat minutuan edukiko dugu guztia egosten. Behar bezain bestetan kenduko dugu aparra egoste-zukuaren gainetik. 10 minuturen buruan aterako dugu eltzea sutatik. Estali eta bere horretan utziko dugu hozten. Potetan banatuko dugu ondoren jelea.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ezti madalenak

Ezti madalenak

Ezti madalenak –  Osagaiak 300 g gurin 300 g azukre-hauts 120 g irin 120 g arbendol-hauts 425 g arrautza zuringo 4 koilarakada ezti Errezeta Gurina erantsi eta su eztian jarriko dugu eltze giderdun bat, gurina …

limoi tarta

Limoi tarta

Limoi tarta –  Osagaiak Tartak egiteko molde bat, ore hautsi edo hostorez estalia, labean egina 4 arrautza 2 arrautza gorringo 500 g azukre 6 limoi, birrinduak, eta haien zukua 450 g ur 3 koilarakada maizena …

limonada

Limonada

Limonada Osagaiak 6 limoiren zukua Azukrea, norberaren gogara Ur hotza Izotza … Errezeta Pitxer edo txarro handi batean, hainbat koilarakada azukrerekin nahasiko dugu limoi zukua. Bizkor nahasiko dugu dena, azukrea ongi disolbatzeko. Izotz koskor eder …

Limontxeloa

Limontxeloa

Limontxeloa –  Osagaiak Litro bat alkohol etiliko, 95º-koa 7 limoi, horiak eta usain goxokoak Litro bat ur + baso bat 250 g azukre Limontxelo Errezeta Alkohol etilikoan 7 limoi horien azal birrindua sartuko dugu (alde …

Masusta saltsa

Masusta saltsa

Masusta saltsa –  Osagaiak 2 kg mugurdi 200 g azukre Errezeta Kazola batean ipiniko ditugu osagaiak. Su ezti-eztian jarri eta egosten edukiko dugu nahastura 5 bat minutuan. Irabiagailu baten besoaz jo eta iragazki mehe batez …