Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin –
Osagaiak
4 “tuterako” kukulu
- 250-300 g oilasko bularki
- 8 antxoa xerra
- 10 g mostaza
- 100 g jogurt natural krematsu
- Oliba olioa
- Tipulina ale 1
- Baratxuri laurdena
…
Errezeta:
- Kukuluak erdira egin eta oliba olio pitin baten laguntzaz, zartaginean erre. Su baxuan minutu bat gehienez.
- Kukuluan amaitu eta zartagin berean oilasko bularkia erre. Kolorea hartzen duen arte. Gero, tiretan moztu (edo nahi den moduan)
- Saltsa egiteko, jogurtari, mostaza, oliba olioa eta baratxuria gehituko dizkiogu, eta dena irabiatu behar da.
- Tipulina tira finetan moztu
- Amaitzeko, pertsonako kukulu bat platerean ipini, oilasko bularki zatitxo batzuk eta antxoa pare batekin batera. Tipulinarekin apaindu eta saltsa nahieran gehitu.

Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta
Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta – Osagaiak 4 ogixerra/tostada 4 antxoa xerra (gatzetan ondutakoak) 4 pikillo piper 100 g gazta urdin krema edo saltsa (potekoa edo etxean egina) … Errezeta Tostadak edo ogi …

Kukuluak gazta saltsarekin
Osagaiak 12 kukulu, trinkoak eta garbituak Baratxuri ale bat azalik gabe eta xehatua Sagardo-ozpina, bi zopa-koilarakada Cabrales edo antzeko gazta (urdin) bat, 2 koilarakada Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada Gatza Errezeta Katilu batean, edo zikintzea …

Antxoak gatzetan
Antxoak gatzetan – Osagaiak 2 kg antxoa Gatz larria Oliba olio birjina, estra. … Errezeta Burua kendu antxoei. Tripak ere atera. Ez hausteko ahaleginak eginez, behatz-mamiekin ireki eta erdiko hezurra aterako diegu. Antxoa bitan irekita …

Antxoa marinatu hotzak patatekin entsaladan
Antxoa marinatu hotzak patatekin entsaladan – Osagaiak Antxoa marinatuen errezeta bat Kg erdia patata, uretan egosiak eta zurituak Xorta bat perrexil, trauskil pikatua Oliba olio birjina Xorta bat limoi zuku Gatza eta piperbeltz eho berria …

Oilaskoa saltsan patatekin
Oilaskoa saltsan patatekin – Osagaiak 1 kg oilasko, erdi tamainako pusketan zatitua 2 piper txorizero, aurrez ur epeletan beratuak, ordu pare batean 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak 10 koilarakada tomate saltsa 5 …