Menua

Kukulu entsalada

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 12 kukulu, trinkoak eta garbituak
  • Baratxuri ale bat azalik gabe eta xehatua
  • Sagardo-ozpina, bi zopa-koilarakada
  • Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada
  • Gatza

Errezeta

Katilu batean oliba olio birjina, baratxuri xehatua eta ozpina jarri, eta nahasi dena sardexka batekin.

Kukuluak garbitu, zurtoin aldea eta kanpoko hostoak baztertuz. Lau zati egin bakoitza eta hostobanatu. Sartu uretan, bertara lehenago ozpin edo lixiba tanta batzuk botata. Garbitutakoan, xukatu eta lehortu kontu handiz. Plater batean jarri letxuga hostoak eta bota gainetik ozpin-saltsa, eta utzi pausatzen ordu erdiz, saltsaz blai egin daitezen. Tarteka jiratzen baditugu, hobe.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin

Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin

Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin –  Osagaiak 4 “tuterako” kukulu 250-300 g oilasko bularki 8 antxoa xerra 10 g mostaza 100 g jogurt natural krematsu Oliba olioa Tipulina ale 1 Baratxuri laurdena … Errezeta: Kukuluak …

sukaldean-fondo0

Kukuluak gazta saltsarekin

Osagaiak 12 kukulu, trinkoak eta garbituak Baratxuri ale bat azalik gabe eta xehatua Sagardo-ozpina, bi zopa-koilarakada Cabrales edo antzeko gazta (urdin) bat, 2 koilarakada Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada Gatza Errezeta Katilu batean, edo zikintzea …