Menua

Kardua orburuekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Kardu bat gordinik
  • 8 orburu natural, egosiak
  • Ura
  • Gatza
  • 2 baratxuri ale, xehatuak
  • 2 koilarakada oliba olio
  • 2 koilaratxokada irin
  • Kardua egosi den salda, edontzi handi bat
  • Xorta bat ardo zuri
  • Perrexil xehatua

Errezeta

Kardua garbituko dugu lehenik. Zatiak ur irakitan sartu eta gero, presio-eltzea itxi eta balbula biraka hasi orduko eztituko dugu sua, maila apalenera eramanez, balbulak biraketari utzi gabe betiere. 35/40 minutu egingo ditu eltzeak balbula biraka duela. Sua itzali, balbula erretiratu eta eltze barruan utziko dugu kardua hozten, estalkia ireki gabe, ongi hoztu arte.

Kazola apal bat su gainean jarri eta ongi xehaturiko baratxuri aleak sartuko ditugu hartan. Bi koilarakada oliba olio erantsiko ditugu ondotik. Baratxuria dantzan hasi orduko sartuko ditugu kardu puskak, egosiak eta xukatuak. Minutu batean edukiko ditugu kardu zatiak baratxuriaren ondoan eztitzen eta koilaratxokada bat irin eta karduak egosi diren salda, baso bat gutxi gora-behera, erantsiko ditugu ondoren, pixkana-pixkana saltsa arin bat itxuratzeko. Irakiten utziko dugu irinaren gordin gustua gal dezan.

Kardu erregosiaren gainean irauliko ditugu orburu naturalak, ordurako egosiak eta bitan edo lautan zatituak. Perrexil xehatua erantsi ondoren, gatz-puntua neurtu, zuzendu eta mahairako prest edukiko ditugu kardua eta orburuak.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Orburu irin-arrautzeztatuak saltsan

Osagaiak 24 orburu Irina Arrautza bat, joa Perrexila, xehatua Baratxuri ale bat, xehatua Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko 3 koilarakada oliba olio Tipulin handi bat, pikatua Orburuak egosi diren salda, baso handi bat Ximiko bat …

sukaldean-fondo0

Orburuak ozpin-oliotan

Osagaiak 24 orburu egosi 10 koilarakada oliba olio birjina estra 4 koilarakada sagardo edo xerez ozpin Limoi zukua, tanta batzuk Baratxuri ale mutur bat, xehatua Perrexila, xehatua Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Bitan edo lautan moztuko …

sukaldean-fondo0

Orburu egosiak gatzozpinetan

Osagaiak 24 orburu egosi 2 tomate heldu Uraza garbi bat Ahuntz-gazta txiki bat 10 koilarakada oliba olio birjina estra 4 koilarakada baltsamo, sagardo edo xerez ozpin Gatza eta piperbeltz eho berria Oliba olio birjina estra …

sukaldean-fondo0

Kardu entsalada

Osagaiak Kardu bat gordinik 8 koilarakada oliba olio birjina Koilarakada bat sagardo-ozpin Baratxuri ale bat, xehatua Gatza Errezeta Kardu gorria da entsaladan jateko dagoen kardu mota. Kardu mota hau lantzeko, laborariak lurrez estaltzen du landarea …

kardua

Karduen garbiketa

Karduen garbiketa –  Beharrezkoak Ura Gatza Karduen garbiketa Teknika / Errezeta Kardutik burua baino ez dugu sukaldean maneatzen. Oinaldetik bizpahiru arra gora, gogorrak eta zailduak daude haren orri-mamiak. Ez du merezi sukaldean prestatzea. Ebaki bat …