Kaki entsalada
- Errezeta
- Bidali iruzkina
Osagaiak
- Kg bat kaki
- Xorta bat oliba olio birjina estra
- Gatza
Errezeta
Kakiak umo egon behar dute, haien kolorea laranja bizia izango da eta ukituta ez dira bigun egongo, zaila izango baita orduan zuritzea eta zatitzea. Goxo askoak dira kaki umoak, baina bitan zatituta, buelta emanak eta koilara batez janez gero, txorten aldetik helduta, ez zikintzeko. Azalarekin geldituko gara, mamirik gabe, eta zakarretara botako dugu. Entsaladarako tinko xamar egon behar du kakiak. Kontu handiz zurituko ditugu, tomateak entsaladarako zuritzen ditugun bezala. Xerra ez oso mehetan moztu eta erretilu batean edo entsalada-ontzi batean zabalduko ditugu. Bukatzeko, gatz pikor batzuk eman eta oliba olioa garaztatuko dugu haien gainetik, tanta batzuk baino ez, frutak oliotan igeri egin ez dezan. Ez zen horren atsegina izango. Zerbitzatu.