Itsas oilarra plantxan
- Errezeta
- Bidali iruzkina
Itsas oilarra plantxan –
Osagaiak
- 4 oilar eder, ezkatak kenduak eta alboetako hezurrak kenduta
- 6 koilarakada oliba olio
- 4 baratxuri ale, zerrendatan
- 3 koilarakada sagardo-ozpin
- Perrexil txikitua
- Gatza
Itsas oilarra plantxa
Errezeta
Oilarrak gazitu, bi aldeetatik, eta oliba olio tanta batzuk botatako zartagin batean txigortu solomoak su bizi-bizian, 4 bat minutuz. Gehiegi lehortu baino lehen aterako ditugu. Beharrezkoa balitz, labean sartuko ditugu, 160 graduan, minutu bakar batzuetan, solomoak aise bereiz daitezen erdiko hezurretik.
Zartagina garbitu eta bertan olioa berotu. Olio horretan su ez oso bizian baratxuri zerrendak gorrituko ditugu. Behin txigortuta, zipriztindu gabe, sagardo-ozpina gehituko dugu eta segundo batzuetan irakiten utziko dugu. Gero perrexil txikitua erantsi eta nahastura horrekin busti oilarrak. Zerbitzatu eta jan.