Menua

Haragi xerra eta piper ogitartekoa

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Opil bat, bitan irekia
  • Haragi xerra bat, ez oso lodia, zaharrarena edo gaztearena (behia edo txahala)
  • 2 baratxuri ale, xerratan
  • Xorta bat oliba olio
  • Piper errea, zuritua eta zerrendatan moztua
  • Gatza

Errezeta

Jakiak itsasten ez diren padera batean oliba olioa isuri eta su ezti-eztian gozatuko ditugu baratxuri xerrak, pixkana-pixkana gorri daitezen, olioak baratxuriaren kutsua har dezan eta baratxuria erre gabe txigor dadin. Une horretan aterako ditugu oliotatik baratxuri xerrak, opil erdi batean zabaltzeko. Sua bizitu eta kea dariola hastean frijituko dugu xerra, gatzik gabe. Buelta eta buelta erabiliko dugu, kanpoaldea txigortu eta barrualdea mamitsu gera dadin. Baratxuriak jaso dituen opil erdian ipiniko dugu ondoren. Beste opil erdia mamia barrura duela estutuko dugu paderaren kontra, han gelditutako olioa eta zukuak har ditzan. Mamitsuagoa izango da horrela ogitartekoa. Xerrari gatz pixka bat eman, piper errearen zerrendak gainetik zabaldu eta paderan koipeztatu dugun opil erdiarekin batuko dugu ondoren ogitartekoa. Estutu eta barrura!

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Haragi xerra nola frijitu

Osagaiak Xerra Baratxuri ale bat, xerratuta Oliba olioa Gatz larria Perrexila Limoi zukua Errezeta Xerra bat frijitzeko, esku ona, padera on bat eta tanta bat olio baizik ez da behar. Haragiari ez zaio inoiz gatza …

ARKUMEA ERREA Joselu-Blanco

Arkumea labean erreta

Arkumea labean erreta Ez beldurtu errezeta honek behar duen denborarekin. Gutxi edo asko, mundu guztiak daki arkumea labean erretzen, baina egin kasu errezeta honetako denbora eta tenperaturei eta ez zara damutuko: gurina bailitzan desegingo zaizu …

sukaldean-fondo0

Tomateak okelaz beteak carolaren eran

Osagaiak 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko 2 tipulin, xehatuak 3 baratxuri ale, xehatuak 4 koilarakada oliba olio Haragi xehatua, kilo bat (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizenduna, lehorra izan ez dadin) Tomate saltsa, 10 …

Igel-hanka-salteatuak2

Igel hanka salteatuak

Igel hanka salteatuak –  Osagaiak Kg bat igel hanka garbi, eskeletotik bereiziak 4 baratxuri ale, pikatuak Eskukada bat perrexil, pikatua 8 koilarakada oliba olio Limoi bat, lautan zatitua Errezeta Animaliaren gorputzarekin batean aurkezten dira igel …

Gernikako piperrak tenpuran

Gernikako piperrak tenpuran

Gernikako piperrak tenpuran –  Osagaiak 400 g Gernikako piper fresko eta erdi neurriko 150 g irin Ura, litro laurdena Azukrea, ximiko bat Okindegiko legamia prentsatua, 15 g Gatza, koilarakada erdia Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko …