Menua

Gazta tarta txigortua

  • Gazta tarta txigortua
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Gazta tarta txigortua –

Osagaiak

  • Hondoa prestatzeko:
  • 250 g irin
  • 175 g gurin guri
  • 50 g azukre
  • Arrautza bat
  • Betegarria prestatzeko:
  • 125 g esnegain
  • 3 arrautza
  • Terrina oso bat Filadelfia gazta
  • Gatza eta mutur bat Roquefort gazta

Gazta tarta txigortua

Errezeta

Moldea prestatzeko: Gai guztiak nahasiko ditugu orea egiteko. Gopor batean nahasiko ditugu lehenik irina eta azukrea. Biraka erabili ondoren erantsiko dugu gurin guria. Orea egiten hasiko gara orduan, koipea ongi nahasiz, eta arrautzak gaineratuko ditugu azkenean. Ongi batu eta oratuko ditugu gai guztiak. Orea goporraren paretetatik askatzen hasia dela sumatu orduko, film paperean bildu eta hozkailuan utziko dugu pausatzen, ordu erdi batez.

Bitan moztuko dugu ondoren orea (bi tarta ertain egin ahal izango ditugu). Arrabolez mehe-mehe zabaldu eta aurrez gurinez igurtzi eta irinez hautseztaturiko molde bat estaliko dugu oreaz. Ongi estutuko dugu orea, moldean behar bezala egoki dadin, eta moztu egingo dugu ondoren soberakina. Ongi zabaldu eta gero, pausatzen utziko dugu orea hozkailuan, 20 minutuan gutxienez. Labean sartuko dugu ondoren, 180º-ko tenperaturan. Aurrez, babarrun lehorrez beteko dugu labe barrua, sulfuroztaturiko paper-orri batean gainean, orea haz ez dadin. 15 bat minuturen ostean aterako dugu orea labetik, eta pausatzen utziko dugu, hoztu arte. Betegarria egingo dugu bitartean.

Betegarria prestatzeko: Nahasi egingo ditugu gopor batean osagai guztiak, bizkor jorik, krema leun-leuna itxuratu arte. Betegarriaren erdia lurrera eror ez dakigun, tarta-hondoaren gainean isuriko dugu, bai, baina labe-erretiluan dagoela, mahaitik laberako bidean tuntunarena ez egitearren. Labean erretako moldearen barruan isuriko dugu betegarria, kontu handiz eta mailara iritsi arte. Labe-erretilua hondora bultzatu, atea itxi eta 200º-ko tenperaturan edukiko dugu erretzen, 25 bat minutuan. Betegarria mamitu dela frogatu beharra dago inolaz ere. Dardaraz ageriko da barruko betegarria eta txigor xamar gainazala. Hozten utzi eta zerbitzatuko dugu tarta.

Gazta tarta txigortua

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Olagarro eta gazta kazuelatxoa

Olagarro eta gazta kazuelatxoa

Olagarro eta gazta kazuelatxoa –  Osagaiak egositako 2 olagarro erro (300 g inguru) “mantxego” erako gazta laurdena (300 g inguru) pipermina /gozoa oliba olioa mozarela bola bat (120-150 g inguru) zilantro eskukada bat ogi tosta txikiak   …

Gazta souffle tradizionala

Gazta souffle tradizionala

Gazta souffle tradizionala –  Osagaiak 20 g gurin + 5 g 2 koilarakada bete irin 20 cl esne 20 cl ur 40 g Gruyère gazta, birrindua 3 arrautza + gorringo bat Gatza eta piperbeltz zuri …

Ibañez jaunaren zizka

Ibañez jaunaren zizka

Ibañez jaunaren zizka –  Beharrezkoak Ogi xigortua Maionesa Gazta parmesano birrindua Tipula txiki-txiki eginda … Errezeta Madrilgo fisikari batek erakutsi zigun errezeta hau. Ibañez zeukan deitura. Erraza bezain erabilgarria da etxera jendea datorkigunean, geuk eginiko …

Gazta fonduea

Gazta fonduea

Gazta fonduea –  Osagaiak 600 g Beaufort gazta 400 g Comté gazta 200 g Emmental gazta Baratxuri ale bat Botila bat kalitatezko ardo zuri idor 3 koilarakada kirsch, edo antzeko beste edari biziren bat Ogi …

Gazta eta urdaiazpiko ogitartekoa

Gazta eta urdaiazpiko ogitartekoa

Gazta eta urdaiazpiko ogitartekoa –  Osagaiak Opil eder bat, bitan irekia 4 xerra eder urdaiazpiko egosi edo urdaiazpiko iberiar, gustuen eta diru-poltsaren egoeraren arabera 8 gazta xerra mehe, koipetsua, gure gustukoa, erraz desegingo dena Xorta …