Menua

Gazpatxoa

  • gazpatxoa
  • Gazpatxoa
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Gazpatxoa – 

Osagaiak

  • Tomate gorri heldu-helduak, garbiak eta puskatan. Kilo bat
  • Piper berde bat, garbia, puskatan
  • Pepino txiki bat, zuritua, garbi-garbia eta puskatan egina
  • Tipulin bat, zuritua, puskatan
  • Baratxuri ale bat, zuritua
  • Oliba olio birjina, 15 koilarakada
  • 3 koilarakada sagardo ozpin
  • Koilarakada bat maionesa

 

Gazpatxoa

Errezeta

  1. Osagai guztiak, olioa eta ozpina izan ezik, irabiagailuaren ontzian sartu eta indar betean irabiatu minutu batzuez. Osagaiek hotz-hotzak egon behar zuten hozkailuan.
  2. Irabiatu eta gero, oliba olioa, ozpina eta gatz pixar bat bota ontzi berera. Ikusiz gero gazpatxoa_sobera lodia gelditzen ari dela, izotz puska batzuk edo ur izoztua gehitu mehatzeko.
  3. Iragazkitik pasarazi eta hotz-hotza edango dugu. Osagaiei ozpin-pepino batzuk gehituz gero, dozena erdi bat, emaitza sekulakoa da. Egizue proba.

Gazpatxoa

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

TOMATE SALTSA Topsyntages.gr

Tomate saltsa

Tomate saltsa Osagaiak Tomate heldu-helduak, 2 kg 3 tipula eder, txiki-txiki eginda Oliba olioa Azukre pixka bat Gatza Errezeta Errezeta azkar-azkar eta ordu erdi inguruan ere egin dezakezu, baina gauza batzuetarako, ahal denean, hobea da …

sukaldean-fondo0

Tomateak hegaluzez beteta romesko saltsarekin

Osagaiak 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko Hegaluzea oliotan edo ozpinetan, ongi hautatua, 8 zati Tipulin bat, xehatua Baratxuri ale bat, xehatua Perrexil xehatua Oliba olio birjina, 2 koilarakada 16 koilarakada romesco saltsa Gatza …

ogia tomatearekin xabier eran

Ogia tomatearekin xabier eran

Ogia tomatearekin xabier eran –  Osagaiak Ogia Olibolioa Tomate bat Urdaiazpikoa   Errezeta Lehenengo ogiazko txirrindola bat moztu eta zartaginean xigortu. Gero tomatea moztu eta… txirrindola igurtzi. Ondoren, olibolio pixka bat bota. Azkenik urdaiazpikozko bi …

Tomate entsalada ahuntz gaztarekin

Tomate entsalada ahuntz gaztarekin

Tomate entsalada ahuntz gaztarekin –  Osagaiak 4 tomate heldu Ahuntz gazta fresko bat, dado handi samarretan 2 koilarakada sagardo-ozpin Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada Gatza Tomate entsalada ahuntz gazta Errezeta Kendu zurtoina tomateei eta, kontu …

Pasta tomatearekin

Pasta tomatearekin

Pasta tomatearekin –  Osagaiak 700 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak) 4 tomate handi, helduak, zurituak eta dadotan moztuak Tipulin handi bat 2 baratxuri ale, …