Menua

Gari-zainzuriak arrautza irakinarekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 36 gari-zainzuri, modu naturalean egosiak, edo kontserbakoak
  • 8 arrautza oso fresko
  • 2 dezilitro sagardo-ozpin
  • 2 litro ur
  • Oliba olio birjina, 4 koilarakada handi
  • Gatza

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Eltze bat hartu, ahal dela altua eta estua izan dadila. Ura irakiten jarri, gatzik eman gabe. Borborka hasten den momentuan, sagardo-ozpina bota, zorrotada eder bat. Orduantxe baretuko da borborra. Sua motelxeago jarriko dugu, inoiz ez dezan indar handiz irakin. Arrautza azala hautsi eta katilu txikitan utzi, arrautza bat katilu bakoitzean. Katilu edo basotik zuzenean isuri, irristan, uretara. Arrautzak binaka egingo ditugu, gutxi gorabehera minutu bakar batez edukiz ur irakinetan. Kontu handiz emango diegu buelta ur barrenean, eta minutua pasatuta bitsaderarekin aterako ditugu uretatik terreina txiki batera pasatzeko. Terreina horretan, aldez aurretik, ur garbi hotza jarriko dugu, gatz pixka batekin (zopa-koilarakada bat litroko). Horrela, egostea moztuko dugu, gorringoak mamitu ez daitezen, eta egosteko urak zuringoari eman dion ozpin gustua kentzeko.

Hori dena aurretik egin genezake, eta, horrela, zerbitzatzeko moduan, segundo batzuez ur irakinetan edo mikrouhinen labean tenperatura baxuan berotu bat eman, beste lanik ez genuke izango.

Zainzuriak pixka bat xukatu, egosi berriak baldin badira, edo kontserba-latatik atera plateretara edo erretilu batera. Latakoak direnean, mikrouhinen labean epelduko ditugu, ez bere tenperatura altuenean.

Tenperatura egokia behar dute zainzuriek, ez daitezela beroegi egon, ez hondatzeko. Zainzurien gainean, ur irakinetan egindako arrautza beroak jarri. Gatz ale batzuk botako dizkiegu gainetik eta oliba olio gordina isuri, 3 koilarakada.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Gari-zainzuriak arandoiekin

Osagaiak Bi sorta gari-zainzuri 200 g arandoi, arkume nahiz txahalarenak 2 baratxuri ale, xerratan 5 koilarakada oliba olio Gurina, mutur bat Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Ordu erdian edukiko ditugu arandoiak ur hotzean. Lehortu eta garbitu …

sukaldean-fondo0

Gosaritarako bizkotxoa

Osagaiak 4 arrautza Azukre hautsa, 125 g Almendra gordinaren hautsa, 160 g 125 g gurin bigun 60 g esnegain (ura kenduta) Errezeta Katilu batean, hagaxkekin edo, hobeki, irabiagailu elektriko hagaxkadunarekin, arrautzak eta azukrea ongi jo, …

Arrautza poxatuak Jonathan-Lin

Arrautza poxatuak

Arrautza poxatuak egiteko era tradizionala sinplea da oso: xorrotada bat ozpin (edo limoi zuku) duen ur irakinetara apurtu arrautza eta goilara batekin forma borobilari eusten saiatu, alferrik izango den arren: arrautza ez zaizu guztiz borobila …

Entsalada Errusiarra

Entsalada errusiarra

Entsalada errusiarra –  Osagaiak 4 azenario 3/4 kg patata 3 arrautza Ilar fin-finak, pote txiki bat Artoa, lata txiki bat Hegaluze ongi hautatua, oliotan edo ozpinetan kontserbatua, puska bat 1/4l maionesa, norberak egina, ez oso …

sukaldean-fondo0

Gari-zainzuri salteatuak idiazabal gaztarekin

Osagaiak Gari-zainzuriak, 2 sorta 2 koilarakada gurin Koilarakada bat oliba olio Idiazabalgo gazta puska bat, arraspatu berria Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Zainzuriei beheko alde gogor eta lurtsua kenduko diegu. Horretarako, behe-behetik tolestu zainzuria eskuekin. Zainzuria …