Menua

Ganba tartarea

  • ganba tartarea
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Ganba tartarea – 

ganba tartareaOsagaiak

  • kg ganba gordin, zurituak eta labanaz dado txikitan moztuak
  • 2 abokat heldu, dadotan moztua
  • Tipulin bat, pikatua eta ondoren uretan garbitua (iragazkian ongi xukatua)
  • Perrexila, pikatua
  • Tipulin-belarra, pikatua
  • Pixar bat ziape
  • 2 arrautza gorringo egosi
  • Pixar bat soja saltsa
  • Pixar bat worcestershire saltsa
  • Zorrotada on bat oliba olio birjina
  • Limoi bat, zukutua
  • Koilaratxokada bat maionesa
  • Gatza eta piperbeltz eho berria

*Lau pertsonentzat

 …

Errezeta

Gopor batean jarri eta oparo gatz-pipertuko ditugu ganbak. Gainerako osagaiak erantsi eta koilara batzuen bitartez nahasiko ditugu, ari eta ari, tartare krematsu bezain mamitsu bat lortu arte. Gatz-puntua zuzenduko dugu, hala behar badu.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ganbak tenpuran

Ganbak tenpuran

Ganbak tenpuran – Osagaiak 40 ganba, freskoak eta erdi neurrikoak 150 g irin Ura, litro laurdena Azukrea, ximiko bat Okindegiko legamia prentsatua, 15 g Gatza, koilarakada erdia Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko *Lau pertsonentzat Errezeta …

Ganba koktela

Ganba koktela

Ganba koktela –  Osagaiak 1,5 kg ganba, egosiak eta zurituak Uraza garbi bat, zerrenda mehetan moztua Sagar berde bat, zuritua eta zuztarrik gabe, dado txikitan moztua Xorta bat laranja zuku Xorta bat limoi zuku Xorta …

Pasta ganbekin

Pasta ganbekin

Pasta ganbekin –  Osagaiak 32 ganba fresko, azala kenduta, bitan zatituak, luzetara 2 baratxuri ale, txikituak 6 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak …

izokin pintxoa

Izokin pintxoa unax eran

Izokin pintxoa unax eran –  Osagaiak Ogiko tostak Letxuga Izokin ketua Egosi eta zuritutako ganbak Maionesa. … Errezeta Ontzi batean jarri: letxuga, txikitutako izokin ketua, aurrez zuritutako ganbak… (dena ogiko tostak izan ezik). Nahastu eta …

Ganbak plantxan

Ganbak plantxan

Ganbak plantxan –  Osagaiak 2 kg ganba Oliba olioa Gatz larria   Errezeta Uretan pasa eta lehortuko ditugu ganbak. Olioz igurtzi eta gatz larri ugari emango diegu ondoren. Plantxa edo padera handi bat su bizian …