Menua

Ganba irin-arrautzeztatuak

  • ganbak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 40 ganba fresko, erdi tamainakoak
  • Oliba olioa, frijitzeko
  • Baratxuri ale bat
  • Irina eta arrautza joa
  • Gatza

Errezeta

Gatza emango diegu ganbei. Padera batean olio pixar bat isuri eta su ezti-eztian ipiniko dugu baratxuri ale oso bat, zuritu gabe, berotzen, baratxuriak bere lurrinez kutsa dezan olioa. Minutu batzuen buruan, biziagotu egingo dugu arian-arian sua, kea ateratzen utzi gabe.

Paderaren ondoan edukiko dugu plater zapal bat, irinarekin, eta beste txokon bat, arrautzarekin. Oparo igurtziko ditugu ganbak irinetan, eta arrautzatan pasatuko ditugu ondoren. Oratu eta olio berotan murgilduko ditugu. Iraulka erabiliko ditugu, 30 segundoz frijituz alde bakoitzetik, eta paper xurgagarrian pausatuko ditugu ondoren. Horrela frijituko ditugu guztiak, azkena egin arte. Zuhur jokatuko dugu betiere olioaren tenperaturarekin eta oparo azalduko gara arrautza joa ematerakoan.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ganba tartarea

Ganba tartarea

Ganba tartarea –  Osagaiak kg ganba gordin, zurituak eta labanaz dado txikitan moztuak 2 abokat heldu, dadotan moztua Tipulin bat, pikatua eta ondoren uretan garbitua (iragazkian ongi xukatua) Perrexila, pikatua Tipulin-belarra, pikatua Pixar bat ziape …

Pasta ganbekin

Pasta ganbekin

Pasta ganbekin –  Osagaiak 32 ganba fresko, azala kenduta, bitan zatituak, luzetara 2 baratxuri ale, txikituak 6 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak …

Ganba koktela

Ganba koktela

Ganba koktela –  Osagaiak 1,5 kg ganba, egosiak eta zurituak Uraza garbi bat, zerrenda mehetan moztua Sagar berde bat, zuritua eta zuztarrik gabe, dado txikitan moztua Xorta bat laranja zuku Xorta bat limoi zuku Xorta …

Ganbak uretan egosiak

Ganba salteatuak

Ganba salteatuak –  Osagaiak 2 kg ganba fresko Oliba olioa Baratxuri xehatua, pittin bat Gatza   Errezeta Uretatik pasa eta ongi lehortuko ditugu ganbak. Padera handi bat su bizian jarri eta zorrotada on bat olio …

Ganbak plantxan

Ganbak plantxan

Ganbak plantxan –  Osagaiak 2 kg ganba Oliba olioa Gatz larria   Errezeta Uretan pasa eta lehortuko ditugu ganbak. Olioz igurtzi eta gatz larri ugari emango diegu ondoren. Plantxa edo padera handi bat su bizian …