Menua

Ezti madalenak

  • Ezti madalenak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Ezti madalenak – 

Osagaiak

  • 300 g gurin
  • 300 g azukre-hauts
  • 120 g irin
  • 120 g arbendol-hauts
  • 425 g arrautza zuringo
  • 4 koilarakada ezti

Errezeta

Ezti madalenakGurina erantsi eta su eztian jarriko dugu eltze giderdun bat, gurina urtuz joan dadin. Arian-arian biziagotuko dugu sua: urtuaz batera, kolore gorri ilunagoa hartuko du gurinak, txigortzen ari den seinale. Hur-gurina esaten zaio horri. Gurinari hurraren usain gozoa dariola sumatu bezain laster, sutatik atera eta gopor batean isuriko dugu gurina. Hozten utziko dugu ondoren.

Batera bahetuko ditugu irina eta azukre-hautsa. Arbendol-hautsa gaineratuko diegu gero. Gopor batean, harrotu egingo ditugu, ez oso bizi, arrautza zuringoak. Irin-azukre-arbendol nahastura erantsi eta hagaxkez joko dugu guztia, gaiak egoki nahas daitezen. Gurin urtua eta eztia gaineratuko ditugu gero. Ongi nahasiko dugu orea.

Koilara batez beteko ditugu madalena moldeak. Obalatuak eta metalezkoak izan daitezela, ahal izanez gero, maskor handien antzekoak. Erretilu batean ipini eta hozkailuan edukiko ditugu ordubetean, orea pausa dadin. 190º-ko tenperaturan daukagula, sartuko ditugu madalenak labean; 15-20 minutuan edukiko ditugu barruan, arin gorritu arte. Eginak dauden frogatzeko, orratz bat ziztatu eta garbi, orearen arrastorik gabe, aterako beharko dugu.

Moldeetatik atera eta gutxienez egun pare batean eduki ahal izango ditugu itxirik kaxa hermetiko batean.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin

Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin

Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin –  Osagaiak 750 g marrubi, ongi onduak, laurdenetan zatituak Ezti pixar bat Laranja zukua, litro laurdena Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin Errezeta Ziur egon behar dugu marrubiek xomorrorik eta txortenik …

sukaldean-fondo0

Masusta, limoi eta ezti jela

Osagaiak 1,8 kg masusta 200 g azukre + 100 g azukre 20 koilarakada ur + 10 koilarakada ur Limoi baten zukua 2 limoi 100 g ezti Errezeta Ur hotzez garbituko ditugu masustak. Xukatu eta eltze …