Brokoli egosia patata eta baratxuriarekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- Brokoli eder bat edo bi ertain
- 4 patata ertain, zurituak
- 4 baratxuri ale, xerratan moztuak
- 8 koilarakada oliba olio
- Gatza
Errezeta
Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Hosto berdeak kendu eta zuztarra moztuko diogu ondoren brokoliari. Mulkoak bananduko ditugu ondoren. Garrantzitsua da mulkoak sorrarazten dituen zuztarra edo zurtoina ez botatzea, brokoliaren gainerako aldeekin egosi ahal izango baitugu zuritu eta hirutan edo lautan zatitu ostean. Alde goxoena da hori.
Ur hotzean ongi garbitu, xukatu eta, ura irakiten hasi orduko, sartuko ditugu brokolia eta patatak eltzean. 10-15 minutuan edukiko ditugu sutan, tapatu gabe. Kolore bizia galduko du brokoliak, tapatzen badugu. Labanaren punta zati lodienean ziztatuz jakingo dugu brokolia eta patata xamur dauden ala ez.
Padera txiki batean, olio berotan jarriko ditugu baratxuriak, “dantzan” hasi arte. Olio erre hori brokoli eta patata egosi eta xukatu berrien gainean isuri eta, gatz pixarra eman ondoan, mahairako prest edukiko dugu guztia.

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin
Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin – Osagaiak Lupi eder bat edo bi ertain, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, xerratan 3 koilarakada …

Brokoli zopa
Brokoli zopa – Osagaiak Brokoli eder bat edo bi ertain Litro erdia ur Litro erdia esnegain urtu Haragi-salda, pastilla bat 100 g gurin Gatza Brokoli zopa Errezeta Brokolia garbituko dugu lehenik, hosto berdeak kendurik. Zuztarra …

Patata tortilla
Patata tortilla – Osagaiak 2 dl oliba olio 200 g tipulin, pikatua 100 g piper berde, pikatua baratxuri ale bat, pikatua 800 g patata, zurituak eta dadotan moztuak 8/9 arrautza fresko Gatza Errezeta Padera zabal …

Patata purea oliba olioarekin
Osagaiak Kg bat patata, egosia 20 koilarakada oliba olio birjina estra Gatza Errezeta Ur ugaritan egosiko dugu patata su eztian, garbi eta zuritu gabe, labana ziztatu eta xamur sartzen dela sumatu arte. Kg bete baino …

Patatak uretan ongi egosteko era
Patatak uretan ongi egosteko era – Osagaiak Zorrotada on bat oliba olio Zorrotada on bat ardo zuri Porru bat Tipulin erdia Hiruzpalau piperbeltz ale Apioa adaxka bat Gatz larria Errezeta Era hoberena da beren azalarekin …