Menua

Basurde zibeta

  • Basurde zibeta
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Basurde zibeta – 

Osagaiak

  • Kg bat basurde haragi, dado handitan moztua, gizenik eta tendoirik gabe
  • Tipula handi bat, pikatua
  • Azenario handi bat, xerratan moztua
  • 2 baratxuri ale, zurituak
  • Calvados edo antzeko edari bizi bat, baso bete
  • Litro erdia ardo beltz
  • Koilarakada handi bat irin
  • Litro erdia ur
  • Pastilla bat haragi-salda
  • Gurina, pixka bat
  • Xorta bat Xerezko ardo-ozpin
  • 100 g hirugihar, dadotan moztua
  • 150 g perretxiko
  • Oliba olioa
  • Gatza eta piperbeltza

Errezeta

Basurde zibetaGopor edo ontzi zabal batean ipiniko ditugu basurde haragi puskak, eta haien gainean zabalduko ditugu tipula, baratxuri aleak, azenarioa, basoa Calvados eta ardo beltza. 2 orduz edukiko dugu guztia hozkailuan. Haien ondoan, isurkari eta barazkietatik bereiziko dugu haragia. Kazola zabal batean, olio pixar bat isuri eta su bero-beroan gorrituko ditugu basurde puskak, ongi xukatuak eta gatza eta piperbeltza emanak. Kolorea hartzen utziko diegu.

Ongi gorritu direnean, sua eztitu eta irina erantsiko dugu; beste 3 minutuan edukiko dugu horrela irina, gordin zaporea gal dezan. Haragia beratzen eduki dugun isurkariaz bustiko dugu ondoren dena; sua eztitu eta berehala erantsiko ditugu ura eta pastilla salda. Presio-eltzean egiten badugu, estali eta 50 bat minutuan edukiko dugu. Eltzea normala bada, estali eta 90 bat minutuan edukiko dugu. Gatz-puntua neurtuko dugu.

Haragi puskak zukutik atera eta murrizten utziko dugu salda, pittin bat loditu egin dadin. Ozpina, mutur bat gurin eta, beharrezkoa bada, gatza erantsiko dizkiogu saltsa honi. Piperbeltz ehoa gaineratuko dugu ondoren. Maneaturiko haragi dadoak erantsi eta irakinaldi labur bat emango diegu. Azkenik, dadotan moztutako hirugiharra eta perretxikoak padera batean elkarrekin salteatu eta irauliko ditugu kazolan, koipea kendu eta gero.

Piperbeltzez ongi hornituak salteatuko ditugu, aukeran, gai hauek: jaki hau askoz hobe dago piperbeltza alai bideratzen badugu. Hasieran, basurde odola bageneuka, xorta bat bederen, koilarakada bat ozpin eta calvadosekin nahasiko genuke eta, jakia maneatzear gaudela, sutatik kanpo eta irakin gabe, iragazirik erantsiko genioke saltsari, loditu eta drakula mokofinek horren gogoko dituzten odol-zibeten berezko gustuaz hornitzeko.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Basurdea saltsan udareekin

Osagaiak 1,5 Kg basurde haragi, dado handitan moztua, izter aldekoak ahal bada 6 udare mamitsu Gurina, puska bat Kanela, ezpal bat Tipulin bat, pikatua Porru bat, pikatua Adaxka bat apio, pikatua 2 azenario, pikatuak 4 …