Menua

Azukre bainilatua nola egin

  • Azukre bainilatua nola egin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Azukre bainilatua nola egin – 

Osagaiak

  • 500 g azukre
  • Limoi hori baten azal pixka bat, birrindua
  • 2 bainila leka, lehorrak edo freskoak. Zein ditugun, horiexek.

Azukre bainilatua nola egin

Errezeta

Azukre honen oinarria bainila lekak dira. Krema ingelesa, arrautza-esnea, arroz-esnea edo bainila erabiltzen den edozein postre egiten dugunean, garrantzitsua da bainila lekak ez botatzea sekula.

  1. Uretan garbitu, labe ondoan edo toki lehorren batean idortu, lizundu ez daitezen, eta berriz gordetzen ahal ditugu, beste noizbait erabiltzeko, beste zerbait egiteko, azukre lurrineztatu hau konparazio batera. Adaxkek lehor-lehor gelditu behar dute.
  2. Fresko baldin badaude, ireki eta bihiak marruskatu, eta irabiagailuaren ontzira sartu, azukrearekin eta limoi azal birrinduarekin batera.
  3. Indar bete-betean jarri martxan irabiagailua, dena hauts fin bihur dadin, eta ontzi guztiz hermetiko batean eduki, erabili behar dugunerako.

Erabilera: jogurt bat gozatzea, edo azukre arruntaren ordez erabiltzea gozogintzako zerbait egin behar dugunean, flan bat, krema bat, bizkotxo bat, arrautza-esnea, etab.

Azukre bainilatua nola egin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Kuia marmelada

Osagaiak Kalabaza mamia, azal eta pipitarik gabea, kilo bat 900 g azukre beltz Baso bete ur Bainila leka bat Kanela adaxka bat 2 limoiren zukua Errezeta Kalabaza (kuia) zerrenda finetan moztu, zerrenda ez berdinetan. Kazola …

erroskilak

Erroskilak

Erroskilak –  Osagaiak 400gr irin arrautza bat legamia goilakaradatxo 1 anis likorea 2 goilarakadatxo 150 gramo azukre 3 goilarakadatxo glass-azukre 4 goilarakada esne 4 goilarakada olio frijitzeko beste olio … Errezeta Gopor edo ontzi borobil …

sukaldean-fondo0

Mugurdi salteatuak bainila izozkiarekin

Osagaiak 500 g mugurdi, txortena kenduta 4 koilarakada azukre beltz 2 koilarakada gurin Limoi ur tanta batzuk Bainila izozkia Errezeta Zartagin handi batean azukrea paratu eta karamelu itxura har dezala su motelean. Pixka bat gorritu …

sukaldean-fondo0

Azenario marmelada

Osagaiak 375 g azenario, zurituak 375 g azukre 10 koilarakada ur Limoi erdi bat Laranja erdi bat Errezeta Zuritu eta pisatu ondoren, lodi arraspatuko ditugu azenarioak. Bestalde, birrindu egingo ditugu limoi eta laranja erdien azalak, …

Almibarra

Almibarra

Almibarra saltsa gozo oinarrizko oso erabilia da gozogintzan eta geuk nahi bezalako lodiera emanen diogu, ia-ia ur izatetik, lika edo pegamendu moduko bat izateraino. Honen bitartez busti ahal izango ditugu, adibidez, bizkotxo-xafla batzuk, haietaz egingo …