Menua

Atun mendrezka errea tipula eta pipermin frijituekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Atun mendrezka eder bat, osorik eta azal eta hezurrik gabea
  • 4 tipula, zerrendatan moztua
  • Oliba olioa
  • 24 pipermin fresko
  • Perrexil pikatua
  • Gatza
  • 2 koilarakada eguzki-lore olio
  • Koilarakada bat sagardo-ozpin

Errezeta

Kazola edo padera bat su ertainean jarri eta hartan maneatuko ditugu tipulinak, gatz eta oliba olio pixar batez. Erne, erre edo gehiegi gorri ez dakizkigun! Koipea xukatu eta geroko gordeko dugu tipulina. Oliba olio ugaritan frijituko ditugu ondoren piperminak. Xukatu. Eguzki-lore olioa, perrexila pikatua eta sagardo-ozpina ongi nahasiko dugu gero.

Alde bietatik gatza eman ondoren, txigortzen jarriko dugu padera batean mendrezka, su bizian, olio xorta batekin. 4 minuturen buruan, sutatik aterako dugu mendrezka, lehor ez dakigun. Gatza eman eta olio, perrexil eta ozpin nahastura garaztatuko dugu ondoren haren gainean. Potxaturiko tipulina berotu eta salteaturiko mendrezkaren azpian jarriko dugu. Haren gainean, ordea, piper min frijitu berriak paratuko ditugu. Piperminen olioa erantsiko dugu azkenik.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Atuna piperrekin

Osagaiak 4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 12 piper berde, zerrendetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa Gatza Errezeta Padera batean olio ugari isuri eta su bizian …

Marmitakoa2

Atun marmitakoa

Atun marmitakoa >  Osagaiak Atunaren azalak eta hezurrak, kg erdia inguru 8 koilarakada handi oliba olio birjina estra 2 azenario, xerretan moztua 2 baratxuri ale Tipula bat, zatitua Porru bat, zatitua Ura Pipermorro gorri bat …

sukaldean-fondo0

Atun arrautzopila

Osagaiak Koilarakada bat oliba olio Perrexil hostoak (eskutada eder bat), nolanahi pikatuak 4 atun puska eder (atuna oliotan edo eskabetxean), xukatua eta izpitua 8 arrautza Gatza Errezeta Katilu handi batean atuna jarri eta perrexila gehitu. …

Atuna perretxiko saltsan

Atuna perretxiko saltsan

Atuna perretxiko saltsan –  Osagaiak 4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 3 tipulin bat, zerrenda mehetan moztuak 2 eskukada perretxiko garbi, xerratan moztuak (barrengorriak, onddoak, perretxikoak) 2 …

sukaldean-fondo0

Atuna tipula saltsan

Osagaiak 4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 3 tipula, zerrenda mehetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa 2 baso arrain salda edo ur Xorta bat ardo zuri …