Arroza barazkiekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Arroza barazkiekin
Osagaiak
- 3 koilarakada handi oliba olio birjina
- Porru bat, pikatua
- Azenario bat, xerratan moztua
- Tipula bat, pikatua
- Xorta bat leka, haririk gabe eta zatituak
- 2 eskukada txanpinoi, zatituak
- 4 orburu garbi, laurdenkatuak
- Alberjinia bat, dadotan moztua
- Bi baratxuri ale, xehatuak
- 4 koilarakada tomate saltsa
- 500 g arroz
- 1,3 l oilasko-salda edo ur
- Gatza
Errezeta
Kazola zabal batean, olio isuri eta porrua, azenarioa eta tipula gozatuko ditugu su eztian, 5 minutuko denbora-tartean. Lekak, txanpinoiak, orburuak, alberjinia eta baratxuria erantsiko ditugu ondoren, gatz pixka bat emanez. Su eztian edukiko dugu guztia beste 10 minutu gehiagoan.
Tomate saltsa gaineratu eta gero irauliko dugu arroza. Kontu handiz nahasi eta salda edo ur beroa isuriko dugu ondoren. Gatz puntua neurtuko dugu ondoren eta gatz pittin bat gehiago emango dugu behar izanez gero. Ura bota badugu, haragi-salda pastilla bat erantsiko diogu, arroza behar bezala gozatzeko. Kazola estali eta su eztian egosiko dugu guztia, 16/18 minutu inguruan.
Denbora-tarte hori igaro eta gero, sua itzali, arroza minutu batzuetan pausatzen utzi kazola estalita, eta berehala zerbitzatuko dugu.
Arroza barazkiekin

Arrozesne garbia
Arrozesne garbia Osagaiak Litro bat esne Pote bat esne lurrindua (ez da ezinbestekoa) 200 g arroz, pikor biribilekoa Laranja azal bat eta limoi azal bat Kanela adaxka bat 150 g azukre Gatza Arroz esne garbia …

Arroza abakandoarekin
Arroza abakandoarekin Osagaiak 2 abakando, 700 bat gramokoa bakoitza Ura eta gatza 5 koilarakada oliba olio Tipula ertain bat, txiki-txiki eginda 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginda 6 koilarakada tomate saltsa 600 g arroz (ale biribileko …

Arroza onddoekin
Arroza onddoekin – Osagaiak 500 g arroz (ale biribileko arroza) Onddo freskoak, hiru kilo laurden 4 koilarakada oliba olio 4 azafrai-izpi 2 tipula ertain, txikituak Baso bete ardo zuri Haragi salda edo ura, 1,3 litro …

Arroz zuria baratxuri eta perrexilarekin
Osagaiak 6 koilarakada handi oliba olio birjina 4 baratxuri ale, pikatuak 500 g arroz, ale biribilekoa 1,3 l salda edo ur 2 koilarakada handi perrexil xehatu Errezeta Kazola batean olioa ipini eta su eztian jarriko …

Arroza oilaskoarekin
Arroza oilaskoarekin – Osagaiak 4 koilarakada handi oliba olio birjina Oilasko garbi bat zati txikitan moztua Bi baratxuri ale, xehatuak Tipulin handi bat, pikatua Piper berde handi bat, pikatua Xorta bat baratxuri fresko, pikatuak 500 …