Menua

Antxoa marinatu hotzak, gatzetan bizkor onduak

  • Antxoa marinatu hotzak, gatzetan bizkor onduak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Antxoa marinatu hotzak, gatzetan bizkor onduak – 

Osagaiak

  • Kg bat antxoa, osorik eta ezkatarik gabe
  • Kg bat gatz larri
  • Oliba olio birjina
  • Baratxuri xehatua

Errezeta

Ontzi zabal batean, geruzatan antolatuko ditugu antxoak eta gatz larria. 12 orduz utziko dugu guztia pausatzen, leku idor fresko batean. Epe horren ondoan, harraska zabal batera irauliko ditugu antxoak. Txukun garbituko ditugu ondoren, ur hotzean, gatz arrasto guztiak kentzeko. Burua, tripak eta hezurra kendu, ongi lehortu eta erretilu zabal batean ipiniko ditugu. Baratxuri pikatua gainetik zabaldu eta oliba olio birjina ugariz garaztatuko ditugu ondoren antxoak.

Bikaina da errezeta hau bera sardinekin.

Antxoa marinatu hotzak, gatzetan bizkor onduak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Atun, antxoa eta pipermin ogitartekoa

Atun, antxoa eta pipermin ogitartekoa

Atun, antxoa eta pipermin ogitartekoa –  Osagaiak Opil eder bat, bitan irekia Lata txiki bat atun oliotan, ongi xukatua Xorta bat oliba olio birjina 6 antxoa, gatzetan onduak 8 pipermin ertain, ozpinetan onduak eta txortenik …

Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta –  Osagaiak  4 ogixerra/tostada 4 antxoa xerra (gatzetan ondutakoak) 4 pikillo piper 100 g gazta urdin krema edo saltsa (potekoa edo etxean egina) …  Errezeta  Tostadak edo ogi xerrak erre. (labean, tostadora edo zartaginean oliba olio pitin batekin bustiz aurretik). Pikillo piperrak, zartaginean su baxuan (10etik 6 edo 7) oliba olio pitin bat ez erretzen eduki 25-30 minutuz. Ogi gainean gazta krema zabaldu, ondoren, pikilloa jarri eta azkenik luzeran, antxoa. …  Kasu!  Gazta kremarik ez baduzu etxean duzun gazta hori erabili dezakezu… Gozatu eta on egin!  Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta

Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta

Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta – Osagaiak 4 ogixerra/tostada 4 antxoa xerra (gatzetan ondutakoak) 4 pikillo piper 100 g gazta urdin krema edo saltsa (potekoa edo etxean egina) … Errezeta Tostadak edo ogi …

saltsa herdoila

Saltsa herdoila

Saltsa herdoila –  Osagaiak 2 arrautza gorringo, egosiak eta pikatuak Arrautza gorringo bat, gordinik Litro laurdena oliba olio birjina Koilarakada bat Xerez ozpin Koilarakada bat tomate kontzentratu edo, hura ezean, ohiko tomate saltsa Azafraia, 8 …

tapenade saltsa

Tapenade saltsa

Tapenade saltsa –  Osagaiak Oliba beltz hezurgabetuak, pisatuak, 200 g Baratxuri ale bat, zuritua, barreneko hozia kenduta 3 antxoa xerra, gatzetan Koilarakada bat kapar Oliba olio birjina, estra, 100 g … Errezeta Oliba beltz hezurgabetuak …

Antxoa marinatu beroak baratxuri-olioarekin

Antxoa marinatu beroak baratxuri-olioarekin

Antxoa marinatu beroak baratxuri-olioarekin –  Osagaiak Antxoa marinatuak 8 koilarakada oliba olio 6 baratxuri ale, xerra mehetan moztuak Errezeta Marinatu berri direnean, oliotan murgildu aurretik, ongi xukatu, lehortu eta portzelanazko erretilu batean zabalduko ditugu antxoak. …