Menua

Angulak baratxuriekin pil-pilean

  • Angulak baratxuriekin pil-pilean
  • angulak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Angulak baratxuriekin pil-pilean – 

Osagaiak

  • angulak600 g angula, egosiak
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 2 baratxuri ale, xerratan moztuak
  • Kaienako pipermin puska bat, txikitua

….

Errezeta

Gaiak itsasten ez diren padera batean ipiniko ditugu olioa, baratxuria eta kaiena. Baratxuria gorritzen hasi orduko erantsiko ditugu angulak eta iraulka eta biraka erabiliko ditugu ondoren zurezko zali batez. Bi bat minutuan edukiko ditugu, su bizian, ongi bero daitezen.

Plater berotan zerbitzatuko ditugu angulak (minutu bat lehenago berotuko ditugu labean edo mikrouhinetan), angula hoztu ez dadin.

Erne ibili, baratxuriak erre gabe, oso higuina baita hala gertatuz gero kazolari kutsatzen dioten zapore mingotsa.

Angulak baratxuriekin pil-pilean

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Angulak entsaladan

Angulak entsaladan

Angulak entsaladan –  Osagaiak 600 g angula, egosiak 8 koilarakada oliba olio Koilarakada bat sagardo-ozpin Baratxuri ale bat, bitan zatitua Piperbeltz zuri ehoa eta gatza … Errezeta Hasteko ongi nahasiko ditugu katilu batean olioa, ozpina, …