Amamaren baratxuri salda
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Amamaren baratxuri salda
Osagaiak
- 2 berakatz edo baratxuri ale
- Gatza
- Ura
- Ogi puska bat
- Zorrotada bat oliba olio birjina
…
Errezeta
Errezeta hau, munduko xinpleena, ez da lau lagunentzat, bakar batentzat baizik. Urdaila triste, ondoezik edo bihotzerreaz gaudenean hartuko dugu salda hau. Ajeak jota gaudenean, beraz. Ez du huts egingo.
- Eltze txiki batean, ura jarriko dugu egosten, berakatz ale birekin.
- Irakiten utziko dugu, borbor handian, bost-zazpi minutuan.
- Sua itzali, gatza eman, zorrotada on bat olio isuri eta ahalik eta beroen hartuko dugu, mingaina erre gabe. Kontuz!
Kasu!
Ogi zatiak erantsi ahal izango ditugu, zopa moduan jateko. Ez horregatik!
Amamaren baratxuri salda

Mojo picon
Mojo picon – Osagaiak Baratxuri-buru bat, zuritua Eskukada bat palmondo piper lehor Eskukada bat kumino Koilarakada oparo bat piperrauts gozo Litro laurdena oliba olio birjina 10 koilarakada ardo-ozpin 2 moldeko ogi-xerren mamia Eskukada bat arbendol, …

Baratxuri konfitatuak hornidura gisa
Osagaiak 6 baratxuri-buru, ale ederrekin Oliba olioa, estali arte Gatza Errezeta Zuriturik edo osorik konfita ditzakegu baratxuriak, beren azalarekin. Azala kendu gabe konfitatuko ditugu, baratxuriak hobeago konfita daitezen eta aleak osoagoak atera dakizkigun. Burutik ale …

Zurrukutuna (baratxuri zopa bakailaoarekin)
Zurrukutuna (baratxuri zopa bakailaoarekin) Osagaiak 200 bakailao gazi, papurtua Zopako ogia, zati handi bat 15 koilarakada oliba olio Baratxuri-buru bateko aleak, banaturik Bi koilarakada piper-mami, kontserbakoa Tomate saltsa, 4 koilarakada handi Ur beroa, litro erdia …

Mojo berdea
Mojo berdea – Osagaiak Eskutada eder bat perrexil Eskutada eder bat martorri Zorrotada bat ardo ozpin 4 baratxuri ale, zurituak Aguakate heldu-heldua, zuritua eta hezurrik gabe Limoi ur pixka bat Oliba olio birjina, zorrotada bat …

Berakatza ahora etor ez dakigun
Berakatza edo baratxuria ahora etor ez dakigun, hoberena da zuritu, zatitu eta haren barruan dagoen ernamuina kentzea, oso pisua baita janez gero. Ernamuin hori berdekara kolorekoa izaten da. gainera, lizun kontutan ibiltzeko asmoz bazaude, gainera, …