Menua

Itsas oilarra plantxan

  • Itsas oilarra plantxan
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Itsas oilarra plantxan – 

Osagaiak

  • 4 oilar eder, ezkatak kenduak eta alboetako hezurrak kenduta
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri ale, zerrendatan
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexil txikitua
  • Gatza

Itsas oilarra plantxa

Errezeta

Oilarrak gazitu, bi aldeetatik, eta oliba olio tanta batzuk botatako zartagin batean txigortu solomoak su bizi-bizian, 4 bat minutuz. Gehiegi lehortu baino lehen aterako ditugu. Beharrezkoa balitz, labean sartuko ditugu, 160 graduan, minutu bakar batzuetan, solomoak aise bereiz daitezen erdiko hezurretik.

Zartagina garbitu eta bertan olioa berotu. Olio horretan su ez oso bizian baratxuri zerrendak gorrituko ditugu. Behin txigortuta, zipriztindu gabe, sagardo-ozpina gehituko dugu eta segundo batzuetan irakiten utziko dugu. Gero perrexil txikitua erantsi eta nahastura horrekin busti oilarrak. Zerbitzatu eta jan.

Itsas oilarra plantxan

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Itsas oilarra gurin beroan errea

Itsas oilarra gurin beroan errea

Itsas oilarra gurin beroan errea –  Osagaiak 4 itsas oilar edo mihiarrain, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe Gurina, zati handi bat Xorta bat Xerez ozpin Perrexil xehatua Gatza Itsas oilarra gurin beroan errea Errezeta Bi …

sukaldean-fondo0

Itsas oilarra meuniere eran

Osagaiak 4 itsas oilar eder, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe Koilarakada bat oliba olio Gurina, zati handi bat 2 limoiren zukua Perrexila, txikitua Irina eta gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Gatza emango diogu arrainari, bi aldeetan …

Itsas oilar irin-arrautzeztatua

Itsas oilar irin-arrautzeztatua

Itsas oilar irin-arrautzeztatua –  Osagaiak 4 oilar eder, ezkatak kenduak, azalarekin Frijitzeko oliba olioa Baratxuri ale bat Irina eta arrautza joa Gatza Itsas oilar irin-arrautzeztatua Errezeta Oilarrak gazitu aurrena. Zartagin bat jarri sutan eta olio …