Menua

Itsas oilar irin-arrautzeztatua

  • Itsas oilar irin-arrautzeztatua
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Itsas oilar irin-arrautzeztatua – 

Osagaiak

  • 4 oilar eder, ezkatak kenduak, azalarekin
  • Frijitzeko oliba olioa
  • Baratxuri ale bat
  • Irina eta arrautza joa
  • Gatza

Itsas oilar irin-arrautzeztatua

Errezeta

Oilarrak gazitu aurrena. Zartagin bat jarri sutan eta olio pixka bat botata, baratxuri alea frijitu dadila, su ezti-eztian, olioa poliki-poliki berotu eta baratxuriaren gustua har dezan lasai. Minutu batzuk pasatuta, sua pixka bat bizitu, inola ere utzi gabe, betiere, olioak kea bota dezan. Zartaginaren ondoan, plater batean, irina paratuko dugu, eta beste plater batean arrautza ongi joa, gatz pixka bat eman dioguna.

Oilarrak ongi irineztatu eta gero jotako arrautzan bustiko ditugu, ongi bustiak. Arrautzatatik atera eta olio beroan utzi, poliki, irristan bezala. Laster buelta eman eta 4 bat minutuz frijituko dugu alde bakoitzetik. Xuka-paperean utz dezala oilarrak sobran duen olioa. Horrela frijituko ditugu gure lau oilarrak, banan-banan.

Kasu!
Olioaren tenperaturarekin kontuz ibili beharra dago. Arrautzarekin ez ibili xuhurkerian.

Itsas oilar irin-arrautzeztatua

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Itsas oilarra plantxan

Itsas oilarra plantxan

Itsas oilarra plantxan –  Osagaiak 4 oilar eder, ezkatak kenduak eta alboetako hezurrak kenduta 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, zerrendatan 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza Itsas oilarra plantxa Errezeta Oilarrak gazitu, bi …

sukaldean-fondo0

Itsas oilarra meuniere eran

Osagaiak 4 itsas oilar eder, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe Koilarakada bat oliba olio Gurina, zati handi bat 2 limoiren zukua Perrexila, txikitua Irina eta gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Gatza emango diogu arrainari, bi aldeetan …

Itsas oilarra gurin beroan errea

Itsas oilarra gurin beroan errea

Itsas oilarra gurin beroan errea –  Osagaiak 4 itsas oilar edo mihiarrain, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe Gurina, zati handi bat Xorta bat Xerez ozpin Perrexil xehatua Gatza Itsas oilarra gurin beroan errea Errezeta Bi …