Menua

Arraingorria egosita

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 4 perloi edo arraingorri, azalarekin, ezkatarik, alboko hezurrik eta errairik gabe
  • Tipulin bat, zuritua
  • Porru garbi bat
  • Erramu freskoa, hosto bat
  • Iltze usaintsu bat
  • Baso erdi bat ardo zuri
  • Limoia, azal txiki bat
  • Perrexila, hosto batzuk
  • 4 koilarakada oliba olio birjina
  • Limoi baten zukua
  • Ura eta gatz larria

Errezeta

Kazola zabal batean, ur ugaritan ipiniko ditugu gatza larria, tipulina, porrua, erramua, iltzea, ardo zuria, limoi azal eta perrexila. Su bizian jarri eta, irakiten hasi ondoren, egosten utziko dugu guztia 10 bat minutuan, salda bat balitz bezala.

Sua guztiz apaldu eta perloiak kazolaratuko ditugu ondoren. Ongi estal ditzala saldak. Urak ez du borborka hasi behar, arraina hauts ez dadin, eta horrela edukiko dugu arraina 15 bat minutuan, berotasun handian baina irakin gabe. Arrainaren egoste-puntuaz arduratuko gara, lehor ez dakigun.

Xukatu eta, hezurrak kendu eta gatz larria eman ondoren, limoiz zukuaz eta oliba-olio birjinaz eginiko limoi-olioaz garaztatuko ditugu perloiak.

Begi-bistakoa denez, ezer bota aurretik, edan egingo dugu arraina egosi den salda, gosaritarako bada ere, edo izozturik gordeko dugu, arrain zopa egiten dugunean erabiltzeko.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Arraingorri pastela

Osagaiak 2 perloi edo arraingorri eder, garbi eta ezkatarik gabe 2 tipulin, pikatuak Porru baten zuria, pikatua 2 baratxuri ale Oliba olioa Xorta bat brandy 6 koilarakada tomate saltsa Litro laurdena esnegain urtu 8 arrautza, …

sukaldean-fondo0

Arraingorria meuniere eran

Osagaiak 8 arraingorri edo perloi eder, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe Koilarakada bat oliba olio Gurina, zati handi bat 2 limoiren zukua Perrexila, txikitua Irina eta gatza Errezeta Gatza emango diogu arrainari, bi aldeetan eta …