Menua

Txerri matrailak eta hankak remelluri eran

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 6 txerri matrail, hezurgabetuak edo hezurrekin, nahi dugun bezala; hezurgabetuz gero, hobeki sartuko zaizkigu kazolan
  • 6 txerri hanka, aurrekoak, zuri-zuriak
  • 30 baratxuri ale, zuritu gabe
  • Porru bat, txikitua
  • Tipulin bat, txikitua
  • “Remelluri” ardo beltz errioxarra, litro bat
  • Oliba olioa
  • Ura
  • Gatza

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Estilo honetako platerak prestatzeko asmotan bagaude, hobe aurreko txerri hankak erabiltzea. Haragi gehiago dute eta goxoagoak izaten dira atzekoak baino, atzekoek, gelatina asko izanagatik, haragi gutxiagokoak baitira.

Kazolan oliba olioa jarri eta olio horretan gorritu daitezela aldez aurretik gazitutako txerri matrail eta hanka guztiak, bi aldeetatik. Kontuz, arren, olio zirtekin. Ongi txigortuak gelditu daitezela matrail eta hankak. Haragi guztia atera, sobran den urina kendu, eta bertara irauli porrua eta tipulina. Ongi frijitu daitezela su eztian eta berriz sartu matrail eta hanka gorrituak, bueltak emanez. Ardo beltza gehitu eta utzi likidoa lurruntzen.

Orduan ur beroa eman, dena ongi estaltzeko moduan, 3 behatz haragiaren gainetik. Gatza eman eta egos dadila, estalkia paratuta, borbor xuabean bi orduan. Erne ibili ur faltarik izan ez dadin. Hala balitz, ur gehixeago isuri, behar dena. Matrailak xamur xamur daudenean kazolatik atera eta txerri hankek segitu dezatela egosten beste ordubetez bederen. Ez dadila ura eskastu.

Orduan, hankak ere egosita daudelarik, gelditu den zukua iragazkitik pasarazi eta kazola garbi batera sartuko dugu, eta irakiten eduki poliki. Matrailak epeldu daitezela, hezurrik baldin badute eskuarekin eta labana baten laguntzarekin hezur horiek kendu, matraila desitxuratu gabe ahal dela, desegin gabe. Hezurgabeturik egosi baditugu, gantz hondarren bat kendu, besterik gabe. Txerri hankak epeltzen utzi eta, desegiten ez daitezen ahaleginduz. Hezur eta kartilago guzti-guztiak aterako ditugu, baina hanka forma gal ez dezaten saiatuz. Zukua duen kazolara gehitu matrailak eta hankak, eta utzi gelatina askatzen eta pixka bat loditu dadila saltsa. Gatzik behar ote duen begiratu. Patata-purearekin edo, are hobeki, sagar-purearekin zerbitzatu.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Txahal mingaina ardo beltzaren saltsan

Osagaiak Txahal mingain bat 1,5 l ur Haragi salda kontzentratua, pastilla bat Tipula bat, zerrendetan zatitua 2 baratxuri ale 2 azenario, xerratuak Porru bat, xerratua Oliba olio pixar bat Baso handi bat ardo beltza Arrautza, …

Txerri hanka

Txerri hanka ogi-arrautzeztatuak

Txerri hanka ogi-arrautzeztatuak –  Osagaiak 12 txerri hanka, aurrekoak eta zuri-zuriak Baratxuri-buru bat Porru bat, osorik Tipulin bat, osorik Oliba olioa Ura Gatza Irina, arrautza joa eta ogi birrindua Oliba olioa, frijitzeko Txerri hanka ogi-arrautzeztatuak …

Tomate entsalada zerri-buruarekin

Tomate entsalada zerri-buruarekin

Tomate entsalada zerri-buruarekin –  Osagaiak 4 tomate heldu Basurde buru xerra on bat, dadotan 2 koilarakada sagardo-ozpin Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada Gatza … Errezeta Kendu zurtoina tomateei eta, kontu handiz, labana zorrotz batekin, azala …

Txerri blanqueta

Txerri blanqueta

Txerri blanqueta –  Osagaiak Kg bat txerri haragi, gisatzeko 2 azenario 2 tipulin Porru bat Erramua, hosto txiki bat Ezkai freskoa, adaxka txiki bat Kg erdia barrengorri, garbi eta lautan zatituak Gurina, pixar bat Saltsa …

Txahal matrailak ardo beltzaren saltsan

Txahal matrailak ardo beltzaren saltsan

Txahal matrailak ardo beltzaren saltsan –  Osagaiak 6 txahal matraila 30 baratxuri ale, zuritu gabe Porru bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Ardo beltza, litro erdia Oliba olioa Ura Gatza Txahal matrailak ardo beltzaren saltsan Errezeta …