Menua

Txahal haragia patatekin

  • Txahal haragia patatekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txahal haragia patatekin – 

Osagaiak

  • 1,5 kg txahal haragi, gisatzeko, erdi tamainako pusketan zatitua
  • 2 piper txorizero, aurrez ur epeletan beratuak, ordu pare batean
  • 3 baratxuri ale, pikatuak
  • 2 tipulin handi, pikatuak
  • 10 koilarakada tomate saltsa
  • 5 patata eder, pobreen moduan puskatuak
  • Oliba olio pixar bat
  • Gatza

Txahal haragia patatekin

Errezeta

Oliba olio pixar bat kzola zabal batean isuri, eta gorritzen ipiniko ditugu haragi puskak, gatza eman ondoan. Utzi egingo diegu alde guztietatik gorri daitezen arte. Horren ostean, gorde egingo ditugu plater batean.

Kazola berean, soberan dagoen koipea kendu ondoren, erantsiko ditugu tipulina eta baratxuriak. Gatz pittin bat eman eta buelta batzuk emango dizkiogu, 15 bat minutuan, su eztian. Orduan erantsiko dugu txahal haragia, aurrez gorritua, atera duen zukuarekin. Berriro ere buelta batzuk eman eta erantsi egingo ditugu tomate saltsa, piper txorizeroen mamia eta piperrak beratzen edukitako salda. Horren ostean, kazola estali eta egiten utziko dugu guztia oso su eztian, 90 minutuan gutxienez. Lehortzen ari dela ikusten badugu, erantsiko dugu piper txorizeroak beratzen edukitako salda gehiago, gisatua xamur geratu dela ikusi arte.

Gisatua erabat egin baino 20 minutu lehenago erantsiko ditugu patata zatituak eta gatz apur bat. Azken minutuetan oso su eztian egiten utziko dugu guztia, patatak osorik gera daitezen, lehertu gabe. Patata puskaren bat desegin egingo da ezinbestean, eta orduan are lodiago geratuko da saltsa, halaxe behar baitu. Haragiak heze gelditu behar du eta saltsak busti egin behar ditu puskak. Azkenean gatz pixka bat hautseztatuko dugu gainetik, gutxi duela ikusten badugu.

Txahal haragia patatekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Txahal haragia barrengorriekin

Txahal haragia barrengorriekin

Txahal haragia barrengorriekin  –  Osagaiak 1,5 kg txahal haragi, gisatzeko, erdi tamainako pusketan zatitua 2 piper txorizero, aurrez 1,5 l ur epeletan beratuak, ordu pare batean 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak Irin …

sukaldean-fondo0

Txahal arandoiak ogi-arrautzetan pasatuak

Osagaiak Kilo bat txahal arandoi, garbi-garbiak, azalik gabe Oliba olioa 3 baratxuri ale, osoak Irina, ogi birrindua eta arrautza, joa Gatza Errezeta Gatza eman eta ura oparo jarriko dugu irakiten. Borborka hasten denean, arandoiak sartu …

Txahal gibela

Txahal gibela kaparrekin

Txahal gibela kaparrekin –  Osagaiak Kilo bat txahal gibel, xerratan moztua, erdi tamainako xerrak 2 tipula, zerrenda mehetan zatituak 4 baratxuri ale 2 eskukada kapar, ozpinetan Oliba olioa 2 limoiren zukua Gatza Txahal gibela kaparrekin …

piperrak

Pikillo piperrak txekor muturrez beteak

Pikillo piperrak txekor muturrez beteak –  Osagaiak Saltsan egindako txekor muturren errezeta bat Pikillo piperrak, 2 pote Baratxuri-buru bat Oliba olioa 4 tipulin eder, xehatuak Gatza Pikillo piperra k txekor muturrez beteak Errezeta Poteak ireki …

sukaldean-fondo0

Txahal arandoi xehatuak parmentier eran

Osagaiak Kg bat txahal arandoi, azalik et koiperik gabe Azenario bat, xerratan Porru bat, xerratan Baratxuri-buru bat Tipula bat, zatitua Litro erdia ardo beltz Ura Pastilla bat haragi-salda 5 tipulin eder, pikatuak Eskukada bat barrengorri, …